Albisteak

 

Bi ordu eta erditik gorako tenis-partida estua 3-6, 6-3 eta 6-1 irabazi ondoren, Marta Sexmilo nafarra da (4. serie-burua, Iruñeko Tenis Klubeko eta Nafarroako Tenis Federazioaren Teknifikazio programako jokalaria) “Santurtzi Hiria” Emakumezkoen XI. Tenis Txapelketaren irabazlea.

Partidaren hasieran Cristhina Bucsaren joko sendoa izan zen nagusi, izan ere, jokalari gazte hau Espainiako kimu-mailako txapelduna, Madrilgo “Babolat Cup”-eko txapelketaren irabazlea eta 2. serie-burua da. Bucsa jokalari bikaina da, ez du inoiz etsitzen, ez du pilota bat ere galdutzat ematen. Horrela bada. 1. seta berak irabazi zuen 6-3, ez baitzuen akats pare bat baino egin.

Hala ere, 2. set-aren ondoren, Marta Sexmilok jakin zuen partidari buelta ematen. Ohiko joko erasotzaileari ekin zion, eta eskuineko esku suntsitzaileaz eta apenas akatsik gabe markagailuan puntuak batzen hasi zen. Ezarri zuen erritmoak eta bere joko erasotzaileak bigarren set-aren irabazle egin zuten, 6-3.

Hirugarren setean ere Martaren nagusitasuna nabaria izan zen, puntuak puntu atzetik bildu zituen azken seta bereganatuz (6-1), eta txapelketa irabaziz. Dena dela, nabarmentzekoa da Cristhina Bucsak, hirugarren set-aren hasieratik gainkarga baten ondorioz belaunean txaplata bat zuela jokatu behar izan zuela.

Sari-banaketan hurrengo hauek egon ziren: Miren Idoia Vizcaino (Merkataritza eta Turismo Arloko zinegotzia), Batxi Etxebarria (zinegotzia), Iñaki López de Munain (Emakumearen Zerbitzuko Burua) eta Goio Yecora (Santurtziko Tenis Klubeko ordezkari eta bokala).

Leire Martínez Barredok eta Aida Yecorak herriko jokalaririk onena eta Santurtziko Tenis Klubeko jokalaririk onenaren garaikurra jaso zuten, hurrenez hurren.

Eguraldi txarra iragarri zuten arren, ez zuen euririk egin, eta han elkartu ziren ikusleek tenislarien jokoa gozatu ahal izan zuten.

Informazio gehiago www.ctsanturtzi.com webgunean.