Albisteak

kartela 

Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloak Drogamenpekotasuna Prebenitzeko Zerbitzuaren bidez Tabakismoa prebenitzeko “Tabakoari Zero” izeneko Eskola Programa sustatu du, udalerrian ibilbide luzea izateaz gain, eskoletan oso harrera ona izan duen ekimena.

Programa Lehen Hezkuntzako 6. mailan eta DBH-ko 1. eta 2.ean egin da, eta osagarri gisa, ikasleek gero lehiaketara aurkeztuko duten lelo edo logotipo bat diseinatu dute. Lehen Hezkuntzako 6.mailako saria bakarkakoa izan da, diploma bat eta herriko liburu-denda batean gastatzeko 60 euroko bale bat. DBH-ko 1. eta 2. mailan berriz, saria irabazlearen gela osoko taldearentzat izan da, Programa eta Udalaren logotipoa duen ”pen-drive” bana. Horrez gain, DBH-ko ikasleek parte hartu dute Osasun eta Kontsumo Arloak antolatutako Tabakorik Gabeko Nazioarteko Egunari buruzko Elastiko Lehiaketan, maiatzaren 31n burutu dena. Lehiaketan Santurtziko 500 ikasletik gora hartu dute parte, kopuru ederra benetan, kontuan izan behar baita, Santurtziko biztanleria eskualde osoko %15 baino ez den arren, lehiaketan gure herriko ordezkaritza %30ekoa izan dela.

Bestetik, eskualde osoko botikek Erakusleihoen Lehiaketan hartu dute parte, zeinen helburua den herritarrei erretzeari uzteko kontzientzia helaraztea. Udalak herriko botikarik nabarmenenari sardinera baten grabatua eman dio sari gisa.

Argazkietan, Aintzane Urkijo eta Batxi Etxebarria zinegotziak daude Axular Institutuko Paula Ibañez Rodriguezi eta Lourdes Bullain Botikako ordezkariari(gure herriko botikarik nabarmenena) sariak banatzen. Lehen Hezkuntzako 6.mailako sariaren irabazleak egindako marrazkiaren argazkia ere ikus daiteke, hau da, Bihotz Gaztea Ikastolako Olatz Rodríguez Rodríguezena.

irabazleakirabazleak