Albisteak

 

Urriaren 21etik aurrera, Liburutegi Nagusiak liburu elektronikoen irakurgailuen (e-readers) mailegu zerbitzu berria eskainiko du, erabiltzaileei formatu digitaleko liburuak eskaintzeko, deskargatzeko eskubideetatik libre dauden liburu taldekoak, hots, liburutegi digitaletan daudenak eta baimendutako deskargak direnak.

Deskargak liburutegiko langileek baino ez dituzte egingo, erabiltzailearen eskariaren onarpena egindakoan. Erabiltzaileak deskargak egitea debekatuta dago.

Erabiltzaileak gehienez bi deskarga eska dezake eta e-reader prest dagoenean telefonoz jakinaraziko zaio, sorta noiz jaso dezakeen azalduz. Une honetantxe hasiko da maileguaren epea.

Mailegu bakoitzaren epea gehienez 14 egunekoa izango da, 7 eguneko 2 aldiz berritu daitekeena, itxarote zerrendan inor ez badago.