Albisteak

 

Ezkerraldea Gaztediren helburuetako bat parte-hartze arloan gazteen sormen artistikoa sustatzea da. Asmoa gazteak arlo profesionalean txertatzen laguntzea da, dituzten proposamenak eta sormen-lanak ezagutarazteko aukera emanez. Helburu honekin egin da "Gazteartea Ezkerraldean" eta honen bidez lau artistak udalerri horietan erakutsiko dituzten arte-lanak honako oinarriak kontuan hartuta:

  1. GAZTEARTEA EZKERRALDEAN ekimenean 15 eta 19 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute eta Santurtzi, Sestao, Portugalete edo Barakaldon egon beharko duten erroldatuta.
  2. Artista bakoitzak paperean edo euskarri digitalean aurkeztuko ditu bere arte-lanak; eta horrekin batera fitxa bat bakoitzaren ezaugarriak adieraziz (neurriak, teknika, materiala, pisua behar izanez gero, etab.).
  3. Artista bakoitzak 3 arte-lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez ere. Gazteria Arlo bakoitzak aukeratuko ditu erakutsiko diren artista eta arte-lanak.
  4. Aukeratutako arte-lanak udal bakoitzean jarriko dira, gehigarrian zehazten diren data, toki eta orduetan.
  5. Artista edo honek baimendutako pertsonak hartuko du arte-lanak tokira eramateko ardura, eta baita jartzeko eta jarritako lekutik biltzekoa ere. (antolakuntzari jakinarazita).
  6. Artista bakoitzak, arte-lana jartzeko egunean, arte-lan bakoitzeko fitxa bat beteko du, identifikatu eta erregistratu ahal izateko.
  7. Udalerri bakoitzean erakusketa amaitzen denean, egileek 15 eguneko epea izango dute arte-lanak erretiratzeko. Epe hori igaro ondoren haien gaineko eskubideari uko egiten diotela ulertuko da.
  8. Artistak udalerrietako Gazteria Atalei baimena emango die, partehartze fitxetan agertzen diren datuak eta arte-lanen irudiak katalogo kolektibo batean inprimatzeko, eta baita egoki ikusten diren baliabideak erabiliz hedatzeko ere. Hedapena baliabide digitalak erabiliz egiten bada, arte-lanak Creatife Commons lizentziari lotuta egongo dira.
  9. Udalerri bakoitzean egiten diren erakusketak hiru bat asteko iraupena izango dute.
  10. GAZTEARTEA EZKERRALDEAN ekimenean parte hartzeak Oinarri guztiak onartzea dakar.

Oinarriak deskargatu (PDF 94Kb)