Albisteak

 

Sentsibilizazio lantegiak

Izena emateko epea: urriaren 5era arte.

15 – 20 urte bitartekoentzat.

Doan.

  • Santurtzin: urriaren 6 eta 8an, Mamariga Kulturgunean.
  • Sestaon: urriaren 7 eta 9an, Gazte Informazio Zentroan.

Sakelakoen bidez egindako argazki-sekuentzien 1. lehiaketa

Sexuen artean bizikidetza ona erakustea da helburua.

Lanak aurkezteko epea: irailaren 15etik azaroaren 7ra.

Lehiaketaren oinarriak:

1- Gaia: fotosekuentziek elkar ulertzea, errespetua eta elkarrekiko harreman orekatuak eta eraikitzaileak sustatu beharko dituzte. Horretarako, hurbiltzen eta sexuen arteko elkarbizitza hobetzeko bideak aurkitzen lagunduko diguten irudiak erabiliko dira.

2- Parte hartzaileak: lehiaketa honetan Ezkerraldeko gazteek hartu ahal izango dute parte, 2014ko azaroaren 7an 15 urtetik 29 urte bitarte dituztenak.

3- Kategoriak: 2014ko azaroaren 7an duten adinaren arabera, bi kategoria ezartzen dira:

  • 1. kategoria: Ezkerraldeko 15etik 17 urtera arteko gazteak.
  • 2. kategoria: Ezkerraldeko 18tik 29 urtera arteko gazteak.

4- Epea: 2014ko irailaren 15etik azaroaren 7ra, arratsaldeko 19:00ak arte.

5- Epaimahaia: lehiaketa hau deitzen duten erakundeetako pertsonek osatuko dute epaimahaia, baita gaian aditu diren beste batzuek ere.

6- Lanak: parte hartzaile bakoitzak jatorrizko eta argitaragabeko lan bat aurkeztu ahal izango du, beste inolako lehiaketaren batean saritua gertatu ez dena. Baimenduta dago argazkiaren ukitu digitala, baia horrela izatekotan adierazi egin beharko da.

Obrak zuri-beltzean edo koloretan aurkez daitezke, eta gutxienez ere argazki bateko eta gehienez ere hiru argazkiko sekuentzia izango dute. Lan bakoitzak argazkia zeri buruzkoa den azaltzen duen testu labur bat ekarri beharko du, izenburuarekin eta izengoitiarekin. Foto-sekuentziak formatu digitalean aurkeztuko dira, helbide elektroniko honetan: elkarekin2014@gmail.com.

Parte hartzaile bakoitzak izen-emate orri bat bete beharko du, eskaner bidez kopiatu eta, beteta, lanarekin batera bidali ahal izango dena aipatutako helbide elektronikora, edo bestela nor berak entregatu ahal izango du Ezkerraldeko udalerrietako (Barakaldo, Portugalete, Santurtzi eta Sestao) gazteentzako informazio bulegoren batean, adierazitako epearen barruan.

Aurkezten diren lanak erakunde deitzaileen esku geratuko dira, eta eurek izango dituzte lanon jabetza nahiz zabalkunde, argitarapen publiko edo erabilera eskubide guztiak, egilea nor den beti aipatuta ere. Eta Ezkerraldeko Gazteentzako Informazio Zentroetan erakusketa egingo da Emankumeenganako Indarkeria Desagertzeko Nazioarteko Egunaren harira.

7- Baloratzeko irizpideak: aurkeztutako foto sekuentziek sexuen arteko elkarbizitzaren zerikusia izan beharko dute, eta ez da indarkeriarekin lotutako irudirik onartuko. Aurkeztutako lanak ez badira behar beste, edo maila nahikorik agertzen ez badute, epaimahai sariak hutsik deklaratu ahal izango ditu.

8- Sariak: epaimahaiaren ebatzia behin-betikoa izango da, eta sari banaketa egiten den egunean bertan emango da ezagutzera, azaroaren 21ean, 19:00etan, Santurtziko Casa Torre Jauregian.

Saria jaso ahal izateko, bertan izan beharko dute lehiaketara aurkeztutako guztiek, edo bestela ordezkari bat, ordezkatuaren NAN fotokopiarekin. Ekitaldian egon ezean, ezinbesteko kasuan salbu, justifikatua eta lehiaketaren antolakuntzak onetsia izan beharko duena, parte hartzaile sarituek saria jasotzeko eskubidea galdu egin dezakete. Hona hemen sariak:

  • 1. kategoria: 1. saria 80€ eta 2. saria 50€.
  • 2. kategoria: 1. saria 100€ eta 2. saria 70€.

Sari guztiak Ezkerraldeko dendetan erabiltzeko erosketa-txekeak izango dira.

9- Datuen babesa: Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999. Lege Organikoa betez, jakinarazi egiten da parte hartzaileen datu pertsonalak udal fitxategietan jasoko direla, horien erantzule Barakaldo, Portugalete, Santurtzi Eta Sestaoko Udalak direlarik, eta fitxategi horien xedea da arloko jardueraren eremuko parte hartzaileen eta egindako harreman profesionalen kudeaketa egitea. Interesatu dagoenak datuetara iristeko, zuzentzeko, indarrik gabe uzteko edo aurka egiteko eskubidea izango du, Ezkerraldeko Gazteria Zerbitzuetako edozeinetan.

10- Bestelako zehaztapenak: argazkietan pertsonen irudiak ageri direnean, lehiaketako parte hartzaileak arduratu beharko dira, lituzketen irudi-eskubideengatik, eskatu beharreko baimenez, eta Ezkerraldea Gaztedi plataforma osatzen duten entitateak ez dute horren ardurarik izango.

Kartela (PDF 312KB)

Oinarriak (PDF 5,9MB)