Albisteak

 

Santurtziko Udalak, "Behargintza Santurtzi" Enplegu eta Tokiko Garapenerako Zentroaren bidez, toki-eremuko enplegu eta jarduera ekonomikoa sortzea du bere helburuen artean.

Ildo honetatik eta Santurtziko Udalerriko enplegu-planaren barruan, ekintzaileentzako laguntza eta kultura ekintzailearen sustapena dituen zeharkako lerro estrategikoa ezarri da, enpresa espiritua eta enpresa berrien sorkuntza bultzatzera doan ekintza-multzoaren bidez. Lan-hobi berriei eta gure udalerriko ezaugarri, behar eta merkatu-zokoekiko uztartzen direlako estrategikotzat jotzen diren lerro edota sektoreei lotutako enpresa jardueraren sorkuntza oso garrantzitsua jotzen dugularik.

Honengatik guztiagatik, Santurtzi Ekintzaile Lehiaketa jarriko da martxan, enpresa ekimen berri eta udalerrirako beharrezkoak dituzten pertsonak saritzeko bideratua.