Albisteak

 

Euskal kulturan erro sakonak dituen Olentzero da gutunen hartzailea. Erdi pertsona erdi mitoa den pertsonaia honek neguko solstizioaren sinbologia osoa biltzen du. Urtaro honetan gizakiak joera nabarmena erakusten du besteekiko harremanetarako.

Sariketa honetan adin guztietako santurtziarrek dute parte hartzea, adinaren arabera banatutako kategoriaren batean.

Txikienen lanak bilduko diren arren, ez dira euren artean lehiatuko, parte hartzea baloratuko baitzaie eta euren lanak jendaurrean jarriko dira Gabonetan Santurtziko Udalak urtero jartzen duen jolas-parkean.

Sariketaren oinarriak

Helburua: euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea, herrian euskara zabaltzeko asmoz.

Nori zuzendua: herritar guztiei, adina edozein dutela.

Gaia: Olentzerori gutuna euskaraz.

Kategoriak:

  • a) Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloetako ikasleak (1., 2., 3. eta 4. mailak).
  • b) Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloko ikasleak ( 5. eta 6. mailak).
  • c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak.
  • d) 16 urtetik gorakoak.

Idazlanen luzera eta aurkezteko modua:

  • B eta C kategoriak: aurkeztu beharreko gutunek, gutxienez, 100 hitz izango dituzte.
  • D kategoria: parte hartzaileen gutunek, gutxienez, 200 hitz izango dituzte.

Gutunak eskuz edo ordenagailu bidez idatzita aurkeztu beharko dira, DIN A-4 neurrian, alde bakarrean idatzita bi espazioko tartearekin.

Idazleen izena aldez aurretik ez jakitearren, honela aurkeztu behar dira lanak: idazlanak gutun-azal handi batean sartuko dira. Gutun-azal horretan beste gutun-azal txikiago bat ere sartuko da. Gutun-azal txikiaren barruan parte hartzailearen izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia (etxekoa eta sakelakoa), helbide elektronikoa (baldin badute) eta jaioteguna agertuko dira. Kanpoko aldean, berriz, ez da ezer idatziko, pertsona bakoitzari dagokion kategoria baino.

A kategoriakoak: kategoria honetako umeek postal edo DIN A4 tankerako orrian egindako marrazkia egingo dute, mezu laburrez osaturik. Los Kategoria honetako lanetan agerian egon behar da egilearen izena eta adina (jendaurrean erakutsiko baitira).

Aurkezteko epea: 2014ko azaroaren 10etik abenduaren 12ra, biak barne direla.

Idazlanak non aurkeztu: Santurtziko Udaleko Kultura eta Euskara Arloan, 08:00etatik 14:00etara, edota honako helbidera bidaliz: Santurtziko Udaleko Kultura eta Euskara Arloa, Sabino Arana, 5 (CasaTorre Jauregia) 48980 Santurtzi (Bizkaia). euskera@santurtzi.net

Sariak:

A Kategoria: 6-9 urte arteko umeak.
Neska-mutiko hauen lanek ez dute lehiaketan parte hartuko eta Santurtziko Udalak gabonaldian hirigunean ipiniko duen jolas-esparruan erakutsiko dira.

B Kategoria: 10-11 urte arteko umeak.
1. saria: 150 €
2. saria: 100 €
3. saria: 50 €

C Kategoria: 12-16 urte arteko gazteak.
1. saria: 200 €
2. saria: 150 €
3. saria: 100 €

D Kategoria: 16 urtetik gorakoak.
1. saria: 350 €
2. saria: 250 €
3. saria: 150 €

Epaimahaia:

  • Epaimahaiburua: Santurtziko Udaleko Kultura eta Euskara zinegotzia edo berak izendatzen duen pertsona.
  • Mahaikideak:
    • Santurtziko Udal Euskaltegiko eta Santurtziko AEK Euskaltegiko bina irakasle.
    • Hiru irakasle, Santurtziko ikastetxeetakoak, hezkuntza ziklo guztietakoak.
  • Idazkaria: Kultura eta Euskara Arloko Administraria.

Balorazio irizpideak: kategoriaz kategoria egokituta, honakoa baloratuko da: hizkeraren naturaltasuna, zuzentasuna, aberastasuna, estiloa eta originaltasuna. Ez dira baloratuko euskaraz oker idatzitako lanak. Halaber, epaimahaiaren esku geratuko da saririk eman gabe uztea, baldin eta lanek gutxieneko kalitaterik ez balute.

Sariketaren oinarriak argitaratzea: oinarriak udaletxeko iragarki-taulan eta udalaren web orrian www.santurtzi.net argitaratuko dira, halaber, bestelako komunikabideren bidez zabalduko dira.

Lehiaketaren ebazpena: epaimahaiak 2015eko urtarrilean jakainaraziko ditu emaitzak, saridunen zerrenda udaletxeko iragarki-tauletan eta web orrian argitaratuz. Saridunei berariaz jakinaraziko zaie sariak non eta noiz emango diren.
Goian zehaztu bezala, txikienen lanak (A kategoria) Santurtziko Udalak urtero jartzen duen jolas-parkean erakutsiko dira Gabonetako oporraldian zehar.

Lanen jabetza: Santurtziko Udala izango da saritutako lanen jabea eta bere esku izango du lanak nahi duen bidez argitaratzeko eskubidea.
Saririk jasotzen ez duten lanak berreskuratzeko epea hilabetekoa izango da emaitzak argitaratzen diren egunetik hasita. Epe hori igarota, lanak Santurtziko Udalaren esku geratuko dira.

Argitalpena: irabazleen lanak udalaren webgunean erakutsiko dira, euskara atalean.

Parte hartzaileek lehiaketaren oinarri guztiak onartzen dituzte. Era berean, ezingo da ekin epaimahaiaren erabakiaren aurka.

Sari banaketa: urtarrilean egingo da Kresala Aretoan. Egun horretarako ekitaldi berezia prestatuko da eta Irabazleei sariak eman aurretik, herriko eskoletako bertso-taldeek ikasturtean zehar landutako bertsoak botako dituzte.

Oharra: D kategoriako aurtengo irabazleak hurrengo edizioko epaimahian hartu beharko du parte.

Deskargatu oinarriak (PDF 87KB)