Albisteak

 

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, hainbat kolektibo eta herritar bildu ziren emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko elkarretaratzean. Bertan, adierazpena irakurri ondoren, emakumeenganako indarkeriaren aurkako sentiberatze eta kontzientziazioa sustatzeko den BELDUR BARIK jarrera lehiaketaren sariak banatu ziren, Emakundek, Eudelek eta Berdinsareak antolatutako lehiaketa, non Santurtziko Udalak ere parte hartzen duen.

Lehiaketa EAE osoan egin da eta 224 lan aurkeztu dira: bideoak, dantzak, abestiak, bertsoak, komikiak, film laburrak eta abar. Santurtzik parte-hartze handia izan du, izan ere, hirugarrena izan da aurkeztutako lan kopuruan, 12, Donostiak 27 aurkeztu ditu eta Bilbok 14. Gure herriak hasieratik hartu izan du parte lehiaketa honetan, aurtengoa V. edizioa da, eta aukera du azaroaren 29an Zumarraga eta Urretxun (Gipuzkoa) banatuko diren sariren bat irabazteko.

Hala ere, Gizarte Ekintza eta Berdintasun arloko Emakume eta Berdintasunaren Zerbitzuak Santurtziko ikasleriaren lana saritu nahi izan du eta bi sari banatu ditu herrian, kategoria bakoitzeko bat: 12 urtetik 17ra eta 18tik 26ra.

Hurrengo lan hauek irabazi dituzte sariak:

12-17 kategoria:

"NO ME QUIERAS TANTO, QUIEREME MEJOR", Jonathan Cejuelak, Matxalen Martínezek, Paula Oteok, Leire Negrok, Ane Pereirak, Yaiza Lasalak, Sergio Ovejerok, Haizea Diezek, Naiara Gilek, Jon Uretak, Victor Castrok, David Mazariegosek, Selene Aguadok, Ander Coresek, Noelia Gonzálezek,Jon Ander Kareagak eta Nerea Doncelek egindakoa, den-denak San Francisco Javier ikastetxeko ikasleak. 200 euroko saria jasoko dute eskolarako materialean gastatzeko.

Bideoa

18-26 kategoria:

"RESISTIRÉ-BELDUR BARIK", Raquel Pérezek, Adriana Martínezek, Rahisa Garcíak, Lander Millánek, Eneritz Silvak, Sandra Juezek, Leire Ferrerrek, Asir Peñak, Amanda Canok, Mikel Ortizek eta Izaskun Canok egindakoa, den-denak San Jose de Calasanz ikastetxeko ikasleak. 300 euroko saria jasoko dute.

Lanak Casa Torre Jauregiko pantailetan daude erakusgai.

Bideoa