Albisteak

 

Urtarrilaren 3an, 10:45ean, Serantes Kultur Aretoan egingo zen lehiaketa atzeratu da. Data dagokion momentuan iragarriko da.

Oinarriak

Parte-hartzea

Santurtzin erroldatutako emakume guztiek hartu ahal izango dute parte, baldin eta lehiaketaren egunean 14 urteak beteta badituzte.
1.1.- Hiru kategoria ezarriko dira:
1.1.1.- 14 urtetik 25era (*)
1.1.2.- 26 urtetik 50era
1.1.3.- 51 urtetik 105era

(*) Lehiaketan parte hartu nahi duten 18 urtetik beherako gazteek honako oinarriekin batera dagoen 1. eranskina beteta aurkeztu beharko dute.

1.2.- Gehienez 50 plaza egongo dira.

1.3.- Parte hartzaileek izena ematen duten unean, antolakuntzak emandako zerrendatik aukeratuko dute kantatuko duten abestia.

Izen ematea

2.1.- "Emakumeak kantuan" Karaoke I. Lehiaketan izena emateko Santurtziko Udaleko Gizarte Ekintza Arloko Emakume eta Berdintasun Zerbitzura jo beharko da (Murrieta etorb. 22. solairuartea, 11).

2.2.- Parte hartzaileek izena ematen dutenean 2na € ordaindu beharko dute eta hurrengo datuak eman:
Parte hartzailearen izen-abizenak:
Jaiotze data:
Helbidea:
Telefonoa:
Posta elektronikoa:
Kantatuko den abestia:

Epaimahaia eta sariak

3.1.- Epaimahaia 6 lagunek osatuko dute eta besteak beste, herriko abesbatzako eta Santurtziko Udaleko Emakume eta Berdintasun Zerbitzuko kideak izango dira epaileak.

3.2.- Kategoria bakoitzeko sari bat egongo da, hurrengo hauek hain zuzen:
3.2.1.- Plaka edo garaikur bat
3.2.2.-Santurtziko abesbatzetako batekin bakarlari gisa kantatzeko aukera, gutxienez emanaldi batean.

3.3.- Epaimahaiak sariak aldatzeko eskubidea izango du egoki irizten badio, bai kopuruan eta bai kategorietan,.

3.4.- "Emakumeak kantuan" Karaoke I. lehiaketan parte hartzeak berez oinarriak osorik onartzea ekarriko du.

Harremana, zalantzak eta iradokizunak

4.1.- Oinarri hauek argitaratu eta lehiaketa hasi arte antolatzaileei egiten zaizkien zalantza eta iradokizun guztiak onartuko dira.

4.2.- "Emakumeak kantuan" Karaoke I. Lehiaketaren antolatzaileekin harremanetan jartzeko e-posta idatzi beharko da hurrengo helbide honetara: mcarroniz@santurtzi.net

Antolatzailea

Emakume eta Berdintasun Zerbitzua / Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloa
Santurtziko Udala

Laguntzaileak

Santurtziko Abots Zuriak
Maitia Korala
Coral Sanpor
Coral AS.VI.

Deskargatu oinarriak (PDF 83KB)

Kartela (PDF 301KB)