Albisteak

 

Santurtziko Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren izapidean, urtarrilak 19an, Eusko Jaurlaritzako ingurumen-organoak, Santurtziko HAPOaren Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren izapidea hasi zuen. Hau dela eta, Santurtziko udalak bidalitako Hasierako Agiria eta Aitzin Aurrerakinak jendeaurrean jarri ditu 2015eko otsailak 19arte.

Epe horren barruan, Herritar Interesatu moduan identifikatzeko aukera dago, ingurumen arloko iradokizunak aurkezteko. Herritar interesatuek aurkeztutako iradokizunak eta herri-administrazioek egindako txostenak, Eusko Jaurlaritzak Erreferentziako agiria egiteko erabiliko dira.

Erreferentzi Agirian, Santurtziko udalak HAPO-aren Aurrerakina eta bere Ingurumenaren jasangarritasunari buruzko txostena egiteko, irizpideak emango dira.