Albisteak

 

Casa Torre Jauregian ostiralean, martxoak 13, banatu ziren Santurtziko KIUBek antolatutako Poster Digitalei buruzko lehiaketaren “sare seguru baten alde, sare sozialen erabilera arduratsua” gaiaren kategoriako sariak.

Lehiaketaren helburua poster digitalaren diseinuaren bidez, ikasleek gainontzekoak sare sozialen erabilera arduratsua egitearen garrantziaz kontzientziatzea izan da.

Saritutako bi posterren egileei ipad mini bana eman zaie, hurrengo hauei hain zuzen: Nerea Doncel Junquerari (San José de Calasanz ikastetxea) eta Tomás Serrano Burgosi (Kantauri Institutua), biak ala biak DBHko 4. mailako ikasleak.

Sariak Aintzane Urkijo Sagredok eta Idoia Vizcaino Aranbarrik banatu dituzte, Gizarte Ekintza eta Merkataritza eta Turismo Arloko zinegotziak hurrenez hurren.

Lehiaketan 31 lagunek hartu dute parte, eta opari bana eman zaie lehiaketan parte hartu izana eskertze aldera.