Albisteak

 

Oinarriak

Eguna

2015eko apirilaren 25a

Parte-hartzaileak

Edonork har dezake parte, bai haurren mailan (14 urtera arte), bai helduen mailan.

Gaia

Santurtziko edozein gai ezagun.

Teknika, materiala eta neurriak

Teknika eta estiloa libreak izango dira. Parte-hartzaile bakoitzeko lan bakarra onartuko da; neurria hautazkoa izango da, gehienez ere 100 x 81 cm-koa, eta bastidore edo euskarri zurrunaren gainean aurkeztuko da, baita begi-torlojuarekin jarrita. Euskarriak oinarri zuri uniformea edo kolore argikoa baino ezin izango du izan.

Lanak zigilatzea

Goizeko 9:00etatik 11:00etara, Casa Torre Jauregian (Sabino Arana kalea, 5. zk. Santurtziko metroaren ahoaren alboan - Maestro Calles irteera). Une horretan, parte-hartzaile bakoitzari fitxa bat emango zaio, betetzeko eta lanarekin batera entregatzeko.

Lanak aurkeztea

13:00etik 14:00etara aurkeztu beharko dira, betetako fitxarekin batera, leku berean.

Epaimahaia

Epaimahai kualifikatu batek aukeratuko ditu lanik onenak. Epaimahaiaren epaia eta osaera 18:00an jakinaraziko dira, sari-banaketan (Casa Torre Jauregian.

Sariak

Lehen saria: 800 euro
Bigarren saria: 600 euro
Hirugarren saria: 400 euro
Sailkatu gabeko herriko artistarentzako saria: 300 euro
Haurrentzako saria: 100 euro

Saritutako lanak antolakuntzaren jabetzakoak izatera pasatuko dira, eta antolakuntzak egoki irizten dion moduan erreproduzitu, laga eta erabili ahal izango ditu lan horiek, egileari ordainketarik edo kontraprestaziorik eman gabe.

Lehiaketara aurkeztutako lanen aukeraketarekin, erakusketa egingo da apirilaren 27tik maiatzaren 14ra, Casa Torre Jauregian. Gehienez 30 lan erakutsiko dira.

Lanak berriro hartzea

Erakusketarako aukeratu ez diren lanak egun berean hartuko dira. Saririk jaso ez duten beste lan guztiak maiatzaren 15tik 24era hartuko dira Casa Torre Jauregian, frogagiria aurkeztuz eta hurrengo ordutegian: astelehenetik larunbatera 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era.

Lehiaketa honetan parte hartzeak aurreko oinarri guzti-guztiak onartzea dakar. Lehiaketa hobetzeko, antolatzaileek oinarri horiek aldatu egin ahal izango dituzte. Halaber, aurkeztutako lanak zaintzeaz arduratuko dira antolatzaileak, baina, kalteren bat sortuz gero, ez dira artelanen erantzule izango.

Santurtziko Udalak antolatutako lehiaketa. Kontaktuak: Amaia Cuadra 94 461 53 10 amaiacuadra@santurtzi.net edo Natalia Garate 94 420 58 50 programacion@serantes.com.

Deskargatu oinarriak (PDF 163KB)