Albisteak

 

Santurtziko Merkatarien Elkarteak "Apaindu zure arbola" ongintzako II. lehiaketa antolatu du:

Parte hartzeko oinarriak:

Lehiaketa honetan nahi duten pertsona (taldeka zein bakarka), merkataritza eta ostalaritza lokal, erakunde eta elkarte guztiek har dezakete parte.

Baldintza orokorrak:

Partaide bakoitzak antolatzaileek eman dioten arbola apainduko du. Erabiliko diren materialak eta teknikak askeak dira, arbolaren osotasuna beti ere babestuz. Ezin da ezer ere iltzatu, ezta pintatu edo arbola kaltetuko duen ezer egin ere. Oinezkoentzat arriskutsua izan daitekeen ezer ere ezin da erabili.

Erakusketaren datak:

Arbolak maiatzaren 22 eta 23an apainduko dira, gehienez jota 23ko, larunbata, eguerdiko 12:00ak arte, eta maiatzaren 23tik ekainaren 6ra bitartean izango dira erakusgai. Lehiakideek ekainaren 7 eta 8a bitartean kendu behar izango dituzte arbolaren apaingarriak.

Izena emateko:

Izena emateko epea maiatzaren 4tik 16ra izango da. Lehiakide bakoitzak 10 euro ordaindu beharko du, inskripzio-kuota gisa, La Caixa ES31 2100 1556 18 0200156885 kontu korrontean, diru-sarrera egin duen pertsonaren izena adieraziz. Ondoren, ordainketa-ziurtagiria Santurtziko Merkatarien Elkartean emango da, 8:30etik 14:30era, edo comerciosunidosdesantrutzi@gmail.com posta helbidean.

Arbola izena eman ahala egokituko zaio partaide bakoitzari eta horretarako lehiaketan izango diren arbola guztien zerrenda izango da, antolakuntzak erabakita.

Jasotako dirua Asociación de familiares y amigos de pacientes con Neuroblastoma elkarteari (www.asociacion-nen.org). emango zaio, neuroblastoma gaitza dutenen familiakoek eta lagunek eratutako elkartea. Izena emateko adierazi dugun kontu korrontean elkarte honentzako dohaintzak egin daitezke.

Sariak:

Lehiakideek sari hauek izan ditzakete:

  • Epaimahaiak aukeratutako arbola onenari emandako saria: 600€
  • Epaimahaiak aukeratutako bigarren arbola onenari emandako saria: 400€
  • Epaimahaiak aukeratutako hirugarren arbola onenari emandako saria: 200€
  • Herri bozketaren bidez aukeratutako arbola onenari emandako saria: 300 €

Gainera, erosketa-txarteletan 100 euroko saria zozketatuko da herri bozketan parte hartu duten pertsonen artean.

Epaimahaia:

Herriko kultura eta gizarte esparruko pertsonek osatutako epaimahaiak erabakiko du nortzuk diren irabazleak. Halaber, nahi duten pertsona guztiek parte har dezakete izango den herri bozketan. Horretarako, Santurtziko Merkatari Elkarteko edozein dendatan hartu behar izango dute bozketa-txartela eta Casa Torre Jauregiko sarreran, Kabiezeseko Liburutegian eta Mamariga Kulturgunean maiatzaren 25etik ekainaren 6ra egongo diren hautestontzietan bozkatu behar izango dute. Pertsonako boto bat baino ezin da eman.

Sari banaketa:

Sari banaketa ekainaren 11an izango da. Antolatzaileek laster jakinaraziko dute non eta noiz izango den. Ekitaldi honetan 100 euroko saria zozketatuko da herri bozketan parte hartu duten guztien artean.

Deskargatu oinarriak (PDF 390KB)

Kartela (PDF 178KB)