Albisteak

 

2015eko maiatzaren 13an Santurtziko Udaleko Gizarte Ekintza Arloko Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak antolatzen duen Kontakizun laburren XVI. Lehiaketara aurkeztutako lanen epaimahai kalifikatzailea bilduta, erabaki zuen euskarazko eta gaztelaniazko modalitateen sariak Amaia Iriondo Aristondo eta Eva Barro Garcíari ematea, hurrenez hurren.

Guztira 69 lan, 62 gaztelaniaz eta 7 euskaraz, izan dira edizio honetan sariak jasotzeko hautagaiak.

Estatu osoko erkidegoetatik 39 lan jaso dira, hau da, %62,90, Euskal Herritik, berriz, 22 (%48). Kubatik kontakizun bat (%1,61) heldu da.

Bizkaia izan da lan gehien aurkeztu dituen lurraldea, 12, eta horren ostean Madrileko Erkidegoa, 11.

39 izan dira emakumeek idatzitako kontakizunak (%62,90) eta 23 (%37,10) gizonek idatzitakoak.

Edizio honetan 31 izen berri topatu ditugu, 21 emakumeenak (%67,74) eta 10 gizonenak (%32,26). Gainontzeko 31ek aurreko edizioren batean parte hartu zuten.

Emakume Kontakizunak - Kontakizun laburren XVI. Lehiaketa honek Santurtziko egileei ere ematen die saria, bai eta accesit-ak ere lehenengo saritik hurbil geratu diren lanei.

Hurrengo hau da sarituen koadroa:

Euskaraz

1. saria
Lema: Lorea
Lorea: Lorea (PDF 318KB)
Amaia Iriondo Aristondo
Bilbo (Bizkaia) 1961

Akzesita
Lema: Haizearen oroimina
Lana: Haizearen oroimina (PDF 178KB)
Garazi Basterretxea Barea
Santurtzi (Bizkaia) 1990

Santurtziar idazlea
Lema: Amaiaren amesgaiztoa
Lana: Amaiaren amesgaiztoa (PDF 21KB)
Edorta Urban Mateos
Santurtzi (Bizkaia) 1968


Gaztelania

1. saria
Lema: Azul
Lana: Comprensión (PDF 152KB)
Eva Barro García
Sotrondio-San Martin del Rey Aurelio (Asturias) 1961

Akzesita
Lema: La Malora
Lana: La Malora (PDF 100KB)
Ana Isabel Espinosa García
Cádiz (Cádiz) 1962

Santurtziar idazlea
Lema: 85
Lana: El coraje de las Otras (PDF 217KB)
Alazne Sanchez Romero
Santurtzi (Bizkaia) 1991

Sari banaketa maiatzaren 27an izango da, 19:00etan, Casa Torre Jauregian.