Albisteak

 

Ikur frankistak

Memoria Historikoaren Legea betez, gure herriko Diktadura frankistaren ikurrak pixkanaka kentzea beharrezkoa da. Hortaz, Santurtziko Udalak Diktadurarekin zerikusirik duten kaleen izenak kendu beharko ditu eta kale hauei izen berriak jarriko zaizkie.

Horrela bada, Udaleko langile tekniko eta politikoak dituen lan-mahaia abian jarri da, eta partaidetza prozesuarekin bukatuko da, zeinetan santurtziarrek diren aukeren artean bozkatu eta kaleetako izen berriak aukeratuko dituzten.

Aldi berean, eta mahai horretan zure proposamenak aurkeztea eta eztabaidatzea nahi izanez gero, ekarpenak aurkeztu ahal izango dituzu urtarrilaren 16ra arte, bai Udaleko Erregistro nagusian (Murrieta etorbidea, 6) edo partaidetza@santurtzi.net helbidean. Hauetaz gain, oraingo legegintzaldian ordezkariak dituzten Udal Talde Politikoen bulegoetan (C/ Víctor Sáez, 3) ere bai izango da posible.

EAJ-PNV

E-maila: grupoeajpnvsanturtzi@yahoo.es
Tlfa: 94 461 52 19

Si Se Puede Santurtzi

E-maila: sisepuedesanturtzi@santurtzi.net
Tlfa: 94 497 81 25

Bildu

E-maila: bildu@santurtzi.net
Tlfa: 94 461 87 00

PSE- PSOE

E-maila: gruposocialista@santurtzi.net
Tlfa: 94 461 77 13

PP

E-maila: ppsanturtzi@santurtzi.net
Tlf: 94 461 62 43

Proposamenok behar bezala argudiatuta eta dokumentatuta joan behar dira, analisi eta eztabaida prozesuan kontuan hartuko badira. Aldatzeko izenak hurrengoak izango dira:

  • Grupo Jose
  • María Larrea
  • Calle Capitán Mendizabal
  • Calle Maestro Calles
  • Calle Daniel Pereda
  • Calle Ildefonso Arrola
  • Grupo Víctor Sáez
  • Calle Leonor Amezaga

(*) Kale hauei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, klik egin hemen (PDF 79KB)