Albisteak

 

Atzo Casa Torre Jauregian KIUBek "Tatuaje eta piercing-en erabilera arduratsua" izenburupean egindako Poster Digitalen Lehiaketaren sari-banaketa egin da.

Lehiaketaren helburua zera da, poster digitalen diseinuaren bidez, ikasleek euren kideak tatuaje eta piercing-ak arduraz eta segurtasunez egitearen garrantziaz ohartaraztea, prozesu osoa zainduz, egiteko erabakia hartzen denetik hasi, egin bitartean eta prozesu osoa amaitu arte.

Saritutako bi posterrei emandako saria (tablet bana) hurrengo hauentzat izan dira: Kantauri institutuko DBHko 3. mailako Igor Marín Redondorentzat eta Santa María Hijas de la Cruz ikastetxeko DBHko 4. mailako Ane Ceballos Gutiérrezentzat.

Sariak Aintzane Urkijo Sagredo Alkateak eta Joseba Ramos Arias Ogasun eta Ekonomia-Sustapeneko zinegotzi eskuordeak banatu dituzte.

Lehiaketan 62 ikaslek hartu dute parte, eta den-denek oparia jaso dute euren parte-hartu izana eskertuz.