Albisteak

Dokumentu hau leiho berri batean irekiko da 

Martxoaren 15ean ospatuko den Kontsumitzaile eta erabiltzailearen eskubideen munduko eguna dela eta, Santurtziko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Informaziorako Udal Bulegoak egun horretan ateak zabalik izango ditu.

Horrez gain, informazioa zabaltzeko esku-orria egin da "Kontsumo arduratsua" izenburupean, zein bulegoan eta Santurtziko Udaleko zenbait puntutan eskuratu daitekeen.