Albisteak

 

Ondoren lehiaketaren oinarriak adierazten dira.

Kategoriak eta modalitateak:

Lehiaketak parte hartzeko bi kategoria ditu:

I. kategoria:

Modalitatea (Maketak): Berau eraikitzeko elementu birziklatu edo birziklagarriak erabiltzen saiatuko da: latak, ontziak, kartoia, papera eta abar.

II. kategoria:

Modalitatea (Maketak): Berau eraikitzeko elementu birziklatu edo birziklagarriak erabiltzen saiatuko da: latak, ontziak, kartoia, papera eta abar.

Eskaerak onartzeko:

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute Santurtzin gutxienez duela urte bete erroldatuta dauden eta hurrengo lerrootan kategoria bakoitzerako adierazten den urteetan jaiotako herritar guztiek:

  • Lehenengo kategoria: kategoria honetan 2001, 2002 eta 2003an jaiotako ikasleak.
  • Bigarren kategoria: 1998., 1999. eta 2000.eko urteetan jaiotako ikasleak.

Udalak datu hauek ofizioz egiaztatuko ditu, ez da, beraz, errolda-agiririk aurkeztu beharko.

Suposatzen da lehiaketara aurkezten diren adin txikikoek gurasoen edo tutoreen aldez aurretiko baimena dutela.

Parte hartzaile kopurua modalitate bakoitzeko:

Lanak pertsona bakar batek egingo ditu gehienez; lehiakide bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du modalitate bakar batean.

Lehiaketaren gaia:

Parte hartzaileek hurrengo gai honi buruzko lana aurkeztuko dute: Birziklatutako gaiez egindako asmakizunak.

Lehiaketaren helburua:

Lehiaketa honek Santurtziko gazteen artean ingurumenarekin lotutako heziketa eta sentsibilizazioa sustatzea du helburu eta udalerriko Eskola Agenda 21eko hezkuntza zentroetako lanarekin egiten du bat.

Horrez gain, herritarrei orokorrean birziklapenaren, ekonomia zirkularraren, kontsumo arduratsuaren eta jasangarritasunaren garrantziaren berri eman nahi die. Horrela partaideek, egindako lanen bidez, komunikazio eta sentsibilizazio kanala eta aipatutako helburuaren erantzule aktiboak izango dira.

Lanen aurkezpena:

Hizkuntza:

Lanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira.

Lanak aurkezteko epea eta tokia:

Lanak 2016ko maiatzaren 20an aurkeztuko dira, ostirala, 9:00etatik 14:00etara Santurtziko Casa Torre Jauregian (Sabino Arana, 5).

Lanak aurkezteko bidea:

Lanarekin batera gutun-azal itxi bat entregatu beharko da, tokian bertan banatuko dena, eta barruan hurrengo datu hauek idatzi beharko dira: izena eta bi abizenak, jaiotze-data, helbidea, harremanetarako telefono zenbakia eta eskolaren izena, non lanaren egilea matrikulatuta dagoen, bereziki adieraziz zein mailatan dagoen. Gutun-azalaren kanpoko aldean kategoria (I edo II) idatziko da, beste ezer ez.

Lanean ez da parte hartzailearen inongo daturik agertuko.

Beste zenbait alderdi:

Lehiakidea da aurkeztu dituen lanen gaineko egile-eskubidearen titularra eta beraz, bere gain hartuko ditu hirugarren baten eskubiderik ez dagoelako ardura, bai eta hirugarren batek irudi-eskubide edo antzekoengatik egindako edozein erreklamazioren gainekoa ere.

Santurtziko Udalari eta ez beste inori lagako zaizkio oso-osorik saritutako lanak ustiatzeko eskubideak sari-banaketa egin eta gehienez urte betez. Aipatutako ustiatze-eskubideak lanok erreproduzitu, banatu, komunikazio publikoa egin, eraldatu eta egokitzeari dagozkie, horiek lehiaketa honekin lotutako zabaltze-jarduera publikoetan erabiltzeko asmoz egiten direnean.

Aurkeztutako lanak baloratzeko irizpideak:

  • Batez ere originaltasuna baloratuko da.
  • Proposamenaren erabilgarritasuna baloratuko da.
  • Inpaktua, ikusteko erakargarritasuna eta diseinua baloratuko dira.
  • Lanak burutzean egindako esfortzua baloratuko da.
  • Gure udalerriari dagozkion ideia espezifikoak sartzea baloratuko da.
  • Aurkeztutako lanetan proposatutako gaiaren inguruko ezagutzak adierazteko gaitasuna baloratuko da.
  • Lanarekin batera eranskin bat aurkeztu ahal izango da lanaren bidez zer islatu nahi den azalduz, gehienez orrialde batekoa.

Lehiaketaren epaimahaia:

Kideak:

Epaimahaian hiru kide egongo dira:

  • Sara López, Hirigintza eta Ingurumen arloko aparejadorea eta Tokiko Agenda 21eko arduraduna. Epaimahaiko Idazkaria izango da.
  • Iñaki Zorrozua, Hirigintza eta Ingurumen arloko delineatzailea.
  • Itziar Zárate Udal Obra eta Zerbitzuetako aholkulari juridikoa.
Ordezkoa:
  • Marta Tomé Nanclares, Hirigintza eta Ingurumen Arloko zuzendaria.
  • Jon Basabe, Hirigintza eta Ingurumen Arloko Antolamendu eta Kudeaketaburua.

Sariak:

8 sari banatuko dira, hurrengo hauek hain zuzen:

Sari bereziak: Kategoria bakoitzean epaimahaiak orokorrean hoberen irizten dion lana sarituko da.

  • 1. kategoriako sari berezia: Opari bonua, 650 euroko baliodun bidaia kultural bat egiteko.
  • 2. kategoriako sari berezia: Opari bonua, 650 euroko baliodun bidaia kultural bat egiteko.
1. kategoria:

Postu bakoitzean saritutako pertsonak, jarraian zehazten diren sariak jasoko ditu:

  • 1. kategoriako 1go saria: Opari bonua, 500 euroko baliodun bidaia kultural bat egiteko.
  • 1. kategoriako 2. saria: Opari bonua, 450 euroko baliodun bidaia kultural bat egiteko.
  • 1. kategoriako 3. saria: Opari bonua, 400 euroko baliodun bidaia kultural bat egiteko.
2. kategoria:

Postu bakoitzean saritutako pertsonak, jarraian zehazten diren sariak jasoko ditu:

  • 2. kategoriako 1go saria: Opari bonua, 500 euroko baliodun bidaia kultural bat egiteko.
  • 2. kategoriako 2. saria: Opari bonua, 450 euroko baliodun bidaia kultural bat egiteko.
  • 2. kategoriako 3. saria: Opari bonua, 400 euroko baliodun bidaia kultural bat egiteko.

Baldintza orokorrak:

  • Lehiakide berberak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso, eta hau aurreko atalean ezarritako hurrenkerari jarraituz emango da.
  • Sariak epaimahaiaren irizpidepean banatuko dira, aurkeztutako lanen kalitatearen arabera.
  • Aurrekoari kalterik egin gabe, kategoriaren bateko saria hutsik geratuko balitz, kategoria horri dagozkion sariak beste kategorietan banatuko dira berorien kalitatearen arabera, hori guztiori epaimahaiak emandako iritzi arrazoituari jarraituz.
  • Edonola ere, hutsik gera daitezke epaimahaiak egoki iritzitako sariak, baldin eta lanek ez badute gutxiengo kalitaterik agertu.
  • Lehiaketan parte hartzeak oinarriok eta antolatzaileen behin betiko erabakia, apelaezina bera, onartzea dakar.
  • Aurkeztutako lanak jatorrizkoak izan ezean edo lehenago beste lehiaketa baten batean aurkeztu balira, beroriek deskalifikatuko dira eta lehiakideari hurrengo edizio batzuetara aurkeztea debekatuko zaio.
  • Bidaia-bonuak trukatzearen gaineko baldintzak sari-banaketaren egunean bertan emango zaizkie saridunei.

Publizitatea:

Aipatutako oinarriei ahalik eta publizitate handiena emango zaie Udalaren webgunean iragarriz, egoki irizten diren beste bide batzuei kalterik egin gabe.

Erakusketa:

  • Lanak Casa Torre Jauregian egongo dira ikusgai 2016ko maiatzaren 23tik 27ra, laster aditzera emango den ordutegian.
  • Sarrera doan izango da. Esan gabe doa lanak ezin izango direla ukitu, beren-beregi kontrakoa adierazi ezean.
  • Lanak 2016ko maiatzaren 27an, ostirala, kenduko dira sari-banaketaren ostean. Santurtziko Udalak ez du bere gain hartuko aurreko puntuan adierazitako datan kentzen ez diren lanen ardura.

Sari banaketa:

  • Sariak 2016ko maiatzaren 27an, 12:00etan, banatuko dira, Casa Torre Jauregian egingo den ekitaldi batean.
  • Parte hartzaileak ekitaldira joan beharko dira. Arrazoi serio batengatik irabazleek bertaratzea ezinezkoa balute, beste pertsona bat izendatuko lukete saria bere izenean jaso dezan.

Santurtziko Udalaren eskubideak eta erantzukizunak:

  • Santurtziko Udalak Lehiaketa murriztu, atzeratu, aldatu edo bertan behera uzteko eskubidea izango du, baldin eta egoera bereziak direla-eta ezin izango balitz berau burutu. Horrela gertatuz gero, egoera berezion berri emango luke lehiaketaren parte hartzaileek izan litzaketen kalteak saiheste aldera.
  • Horrez gain, lehiaketatik kanpo utzi ahal izango du iruzur egin eta lehiaketaren funtzionamendua nahastu edo oztopatzen duen lehiakidea, bai eta arauak betetzen ez dituenak ere.
  • Santurtziko Udalak ez du bere gain hartuko saria erabiltzean gerta litezkeen kalteen ardura.
  • Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakia onartzea ekarriko du. Oinarriak osorik edo parte batean onartzen ez duen lehiakidea kanpoan geratuko da, eta horren ondorioz administrazioak ez du berarekin hartutako konpromisoa betetzeko betebeharrik izango.
  • Era berean, saria baliogabetzeko eskubidea izango du, baldin eta lanak originalak ez direla edo aurreko beste lehiaketa batzuetan aurkeztu direla demostratzen bada.
  • Aurkeztutako lanak egoki irizten dien moduan erabili ahal izango ditu Udalak.

Bateragarritasuna:

Lehiaketa honetan parte hartzea ez da lan berberak antzeko ezaugarriak dituzten beste lehiaketa batzuetan aurkezteko eragozpen izango, eta bateragarria izango da lan berberarekin lortutako beste sari edo aitorpen batzuekin.