Albisteak

 

Iragarki honen bidez, jakitera ematen da 2016ko Karmengo Jaietan taloak saltzeko kaleko bi postuen enkantea arautzen duten baldintza administratibo berezien plegua onartu egin dela, Obra eta Zerbitzu Arloko Zinegotzi Eskuordetuak 2016ko apirilaren 26ean emandako 884. Dekretuaren bidez. Horrez gain, gehikada lauen bidezko enkantean parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea zabaldu egingo da, 2016ko maiatzaren 2tik 12ra, eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta aipatutako pleguan zehaztutako baldintzak betetzen dituzten pertsonentzat.

Iragarkia (PDF 24KB)

Administrazio baldintza berezien plegua (PDF 111KB)

Planoa (PDF 112KB)

Iragarki honen bitartez, interesdunei jakinarazten zaie, 2016eko apirilaren 26ko Obra eta Zerbitzu Arloko Zinegotziaren 885 zenbakidun erabakiaren bidez, 2016 urteko Karmengo jaietan janari azkarra saltzeko kaleko saltokien esleipena arautzen duen administrazio baldintza berezien plegua onartu dela. Aldi berean, 2016eko maiatzaren 2tik 16ra bitarteko epean parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea zabaltzen zaie baldintzak betetzen dituzten interesdunei. Eskaerak Santurtziko Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira.

Iragarkia (PDF 25KB)

Administrazio baldintza berezien plegua (PDF 77KB)

Planoa (PDF 116KB)

Iragarki honen bitartez, interesdunei jakinarazten zaie, 2016ko apirilaren 27ko Obra eta Zerbitzu Arloko Zinegotziaren 908 zenbakidun erabakiaren bidez, 2016 urteko Karmengo jaietako azokako kalez kaleko salmentarako saltokien esleipena arautzen duen baldintza administrazio berezien plegua onartu dela. Aldi berean, 2016ko maiatzaren 2tik 20ra bitarteko epean parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea zabaltzen zaie baldintzak betetzen dituzten interesdunei. Eskaerak Santurtziko Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira.

Iragarkia (PDF 24KB)

Administrazio baldintza berezien plegua (PDF 64KB)

Planoa (PDF 161KB)