Albisteak

 

2016ko martxoaren 31n Osoko Bilkurak Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) aurrerapena jendaurrean jartzea onartu zuela eta, Santurtziko Udalak hurrengo astean gai honen inguruan izango diren informazio bileretara deitzen ditu herriko auzokideak.

HAPO-a idazteko ardura duen taldeak Aurrerapen-fasearen informazioa emango du, apirilean zehar izango diren herritarrentzako tailerretan parte hartzeko interesa duten herritarrek behar dituzten datuak izan ditzaten.

Informazio bilerak Casa Torre Jauregian izango dira, apirilaren 12an goizez (12:00etan eta 13:30ean) eta apirilaren 13an arratsaldez (19:00etan eta 20:30ean).