Albisteak

 

Helburua:

Programan parte hartzen duten langabeek lan-munduan sartzea euren lanpostu propioa sortuta.

Helburua lortzeko, pertsona partaideen arteko kooperazioan eta lankidetzan oinarritutako lan-metodologia aplikatuko da. Horrez gain, euren artean sinergiak sortu nahi dira, taldeak sortzeko, eta batera negozio ideiak garatu ere bai, azkenean enpresa berri bihurtzeko. Horietan norberaren enplegua eta hirugarren pertsonenak eratuko dira. Gidatzeko, koordinatzailea dago eta taldeko coachingaren teknikak erabiliz taldearen dinamizatzailea izango da.

Norentzat:

Abanto-Zierbena, Barakaldo, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Trapagaran eta Zierbenan erroldatutako pertsona langabeentzat.

Edukia:

Programa honako faseetan egituratuta dago:

  1. I. Fasea: ekintzaile-gaitasunak garatzea (iraupena: hilabete eta erdi)
  2. II. Fasea: negozio-plana egitea (iraupena: 2 hilabete eta erdi).
  3. III. fasea: enpresa sortzea eta jarduera abian jartzea (iraupena: 12 hilabete).

III. fasean, aldiz, enpresa eratzerakoan edo autoenplegua sortzerakoan, partaideek 5.000 euroko diru-laguntza jasoko dute, beti ere enpresa-jarduera gutxienez 12 hilabetez mantentzen badute.

Izen-ematea: www.dema.eus

Izena emateko epea: deialdia BAOn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita 2016ko ekainaren 17ra arte.

Informazio telefonoa: 94 418 90 55.

Kartela (PDF 172KB)