Albisteak

 

San Pedro egunean, ekainak 29, 13:00etan, ekitaldi berezi bat egingo da Arrantzaleen Kofradiaren mendeurrena ospatzeko. Horretara gonbidatuta daude santurtziar guztiak.

Lehendabiziz, Kaxarranka dantza ospetsua eskainiko du Mendi Alde taldeak, Bihotz Gaztearen kaxa gainean dantzatuz. Itsasoko Ama  arraun taldeko arraunlariek kaxa eramango dutelarik. Lagun Zaharrak abesbatzak ere parte hartuko du ospakizunean.

Ondoren Kofradia bera eta Santurtzi Itsasoa Museoa bisitatuko dugu. Bertan San Jorge jubilatu, alargun eta pentsiodunen elkarteko kideek egindako  Kofradiaren maketa bat erakutsiko da.

Azkenez, uztaileko larunbatetan enkante antzezkizunak egingo dira jendaurrean. Erreseba aldez aurretik egin behar da turismo@santurtzi.eus helbidean  edo 944839494 telefonoan.