Albisteak

 
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen hurrengo hitzordua dela eta, irailaren 25ean izango dena, Santurtziko Udalak santurtziarrei jakinarazi nahi die hautesleku batzuk aldatu egin direla.
 
Aldaketa horien ondorioz, arreta berezia jartzeko eskatu nahi dizuegu udalak berak postontzietan utziko dituen jakinarazpenetan. Hain zuzen ere, boto eskubidea baliatzeko betikoa ez den beste toki batera joan behar duten pertsonen postontzietan utziko ditu jakinarazpen horiek.
 
Era berean, eta udalaren jakinarazpen hori gorabehera, errolda-txartelari erreparatzeko eskatu nahi dizuegu, Hautesle Erroldaren Bulegoak etxebizitzetara bidaltzen ari dena.