Albisteak

 

Gurasoen Eskolak eskoletan burutzen dien prestakuntza-tailerrak dira. Haietan etxeko heziketari dagozkion gaiak lantzen dira. Hortaz, 3 urtera arte, adibidez, haurren apetak, burugogorkeria, lotarako edo jateko zailtasunak, esfinterren kontrola eta orokorrean diziplinarekin lotutako gaiak lantzen dira. Horrela, gerora sor daitezkeen zenbait jokaera-arazoak prebenitu daitezke.

Urriaren hasieran 3 urte bitarteko umeak dituzten gurasoentzako tailerrak hasiko dira, nahiz eta 5 urte arteko umeak dituzten gurasoek ere parte hartu ahal izango duten. Geroago, eskolen bitartez deituko dira 4-9  eta 10-13 urte bitarteko bilerak.

Bilerak gutxi gorabehera ordu betekoak izango dira eta gidatzen duen espezialistak bertaratutakoen kezka eta beharretara egokituko da; hortaz, ez da hitzaldia izango, baizik eta guraso eta adituaren (psikologoa) arteko topaketa interaktiboa.

Interesatuek eskolan eska dezakete informazioa edo jarduera antolatzen duen Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloko Adikzioak Prebenitzeko Zerbitzuan 94 461 62 11 edo 94 483 51 67 telefono zenbakietara deituta, 9:00etatik 14:00etara.