Albisteak

 

2017 urteko emakidak antolatzeko helburuz, lokalak erabiltzeko eskaerak urriaren 10etik azaroaren 6ra arte onartuko dira. Eskabideak Udaleko Sarrera Erregistroan egindako instantziaren bidez egingo dira.

Bertan, elkartearen eskatzailearen izenaz gain, zein egunetan eta ordutegitan erabili nahi den, armairurik behar den eta lokala zein jarduera mota egiteko erabiliko den jakinarazi beharko da.

Emakidaren baldintzen nondik norakoak Udalaren webgunean kontsultatu daitezke eta nahi izatera, araudi osoa Kultura Arloan duzue zuen esku Casa Torre Jauregiko bigarren solairuan.