Albisteak

 

Santurtziko emakume ekintzailea al zara?
Beste emakume ekintzaile batzuk ezagutu, esperientziak partekatu eta solasean aritzeko gogoa daukazu?

Azaroaren 15ean, 09:45etik aurrera Dorretxeko Bolintxis Aretoan egongo gara.

JARDUERA PROGRAMA

 * Iraupena: 10:00 - 14:00

Inaugurazio ofiziala

Emakume erreferenteak:
Beren proiektuaren fase ezberdinetan dauden hiru emakume ekintzaile ezagutuko ditugu. Beren esperientzien berri emango digute eta bertaratutakoen zalantzei erantzungo diete.

Mahai tematikoak:
Ekintzaile gisa ditugun beharrizanak eta kezkak mahai gainean jarriko ditugu, modu dinamizatuan.

Hausnarketarako eremua eta osteko networkin-kafea, inpresioak partekatu, harreman profesionalak egin eta harremanak estutzeko.

Epea eta izen-ematea:
2016ko azaroaren 11ra arte. Izen-abizenak, enpresaren sektorea/jarduera eta harremanetarako helbide elektronikoa eskatuko dira.

Santurtziko Behargintza
Murrieta etorbidea 24, solairu artea A. Santurtzi
94 493 63 41
behargintza@santurtzi.eus

Dorretxea
Sabino Arana 5. Santurtzi

 Kartela (PDF 247KB)