Albisteak

 

Hijas de la Cruz eremuari dagokion 18.4 zenbakidun xedapen-aldaketarako onartu zen Herritarren Partaidetza Programarekin jarraituz, dei egiten zaie gai honetan interesa duten guztiei 2017ko otsailaren 17an, ostirala, 12:00etan Santurtziko Casa Torre jauregiko Higarillo aretoan egingo den parte-hartze saiora.

Hitzaldi-solasaldi honetan “Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren 18.4 xedapen aldaketaren aurrerapena” izeneko agiria azaldu ez ezik (bertan zehazten da zein den hezkuntza-ekipamendu honen erabilera nagusia), jaso egingo dira berorrekin lotuta egiten diren iradokizunak.