Albisteak

Irudi hau leiho berri batean irekiko da 

Casa Torre Jauregian pasa den asteartean, martxoak 14, banatu ziren Santurtziko KIUBek antolatutako eskuorri digitalei buruzko lehiaketaren “APP-ak eta pribatutasuna” gaiaren kategoriako sariak.

Lehiaketaren helburua eskuorri digitalaren diseinuaren bidez, ikasleek euren ikaskideei edozein APP deskargatzean tentuz ibiltzearen garrantziaz kontzientziatzea izan da.

Saritutako bi posterren egileei tablet bana eman zaie, hurrengo hauei hain zuzen: Imanol Sastre Martín (San José de Calasanz ikastetxea) eta Araitz Martín Santos (Santa María Hijas de la Cruz ikastetxea), biak ala biak DBHko 4. mailako ikasleak. Sariak Joseba Ramos Arias Ogasun eta Ekonomia-Sustapeneko zinegotzi eskuordeak banatu ditu.

Lehiaketan 15 lagunek hartu dute parte, eta opari bana eman zaie lehiaketan parte hartu izana eskertze aldera.