Albisteak

 

Oinarriak

Eguna. 2017ko apirilaren 29a

Parte-hartzaileak. Edonork har dezake parte, bai haurren mailan (2003ko apirilaren 29an baino lehen jaioak), bai helduen mailan.

Gaia. Santurtziko edozein gai ezagun. Aire zabalean pintatu behar da.

Teknika, materiala eta neurriak. Teknika eta estiloa libreak izango dira. Parte-hartzaile bakoitzeko lan bakarra onartuko da; neurria hautazkoa izango da, gehienez ere 100 x 81 cm-koa, eta bastidore edo euskarri zurrunaren gainean aurkeztuko da, baita begi-torlojuarekin jarrita. Euskarriak oinarri zuri uniformea edo kolore argikoa baino ezin izango du izan.

Lanak zigilatzea. Goizeko 9:00etatik 11:00etara, Casa Torre Jauregian (Sabino Arana kalea, 5. zk. Santurtziko metroaren ahoaren alboan). Une horretan, parte-hartzaile bakoitzari fitxa bat emango zaio, betetzeko eta lanarekin batera entregatzeko.

Lanak aurkeztea. 13:00etatik 14:00etara aurkeztu beharko dira, betetako fitxarekin batera, leku berean.

Epaimahaia. Epaimahai kualifikatu batek aukeratuko ditu lanik onenak. Epaimahaiaren epaia eta osaera 17:30ean jakinaraziko dira, sari-banaketan (Casa Torre Jauregian).

Sariak.

  • Lehen saria: 800 euro
  • Bigarren saria: 600 euro
  • Hirugarren saria: 500 euro
  • Sailkatu gabeko herriko artistarentzako saria: 300 euro
  • Haurrentzako 3 sari: Opari-sorta

Saritutako lanak antolakuntzaren jabetzakoak izatera pasatuko dira, eta antolakuntzak egoki irizten dion moduan erreproduzitu, laga eta erabili ahal izango ditu lan horiek, egileari ordainketarik edo kontraprestaziorik eman Gabe.

Lehiaketara aurkeztutako lanen aukeraketarekin, erakusketa egingo da maiatzaren 2tik 18ra, Casa Torre Jauregian. Gehienez 30 lan erakutsiko dira.

Lanak berriro hartzea. Erakusketarako aukeratu ez diren lanak egun berean hartuko dira. Saririk jaso ez duten beste lan guztiak maiatzaren 19tik 31ra hartuko dira Casa Torre Jauregian, frogagiria aurkeztuz eta hurrengo ordutegian: astelehenetik larunbatera 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era.

Lehiaketa honetan parte hartzeak aurreko oinarri guzti-guztiak onartzea dakar. Lehiaketa hobetzeko, antolatzaileek oinarri horiek aldatu egin ahal izango dituzte. Halaber, aurkeztutako lanak zaintzeaz arduratuko dira antolatzaileak, baina, kalteren bat sortuz gero, ez dira artelanen erantzule izango.

Santurtziko Udalak antolatutako lehiaketa. Kontaktuak: Amaia Cuadra 94 461 53 10 / amaiacuadra@santurtzi.eus, edo Natalia Garate 94 420 58 50 / programacion@serantes.com.

Deskargatu oinarriak (PDF 93KB)