Albisteak

 

Urtero bezala, Santurtziko Udalak “Udaleku Irekiak 2017 Colonias Abiertas” programa antolatu du, Aurtengoak 2006-2011 urteen artean, biak barne, jaiotako umeentzat dira.

Bi aukera egongo dira – euskara hutsean eta elebiduna – bi txandatan banatuta:

1. txanda:

Uztailaren 3tik 14ra (larunbat eta igandeetan izan ezik)
Ordutegia: 9,30 - 18,00
Prezioa: 88,30 €

2. txanda:

Uztailaren 17tik 28ra (uztaila 25, larunbat eta igandeetan izan ezik).
Txanda honetako umeentzat bi aukera egongo dira: jantokian bazkaldu edo etxean.

  • Ordutegia: 9,30 – 15,30. Uztailaren 17, 19, 21, 26 eta 28an (jantokian bazkaltzen dutenentzat)
  • Ordutegia: 9,30 – 14,00. Uztailaren 17, 19, 21, 26 eta 28an (etxean bazkaltzen dutenentzat)
  • Ordutegia: 9,30 – 17,30. Uztailaren 18, 20, 24 eta 27an ( jantokian zein etxean bazkaltzen dutenentzat)

Prezioa: 79,47 € (jantokian geratzen direnentzat) eta 73,82 € (bazkaltzera etxera doazenentzat)

Lehenago sartzeko aukera (gutxienez, 8 ume). Ordutegia: 08:30-09:30. Prezioa:15 €

Izena emateko, maiatzaren 10etik 19ra, interneteren bidez Santurtziko Udaleko web orrialdean (www.santurtzi.net) edo GazteBoxera jo dezakezue (Santurtziko Parkean, RENFE geltokiaren ondoan, tel. 944.836.110), astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00era. Argibide gehiago behar baduzue, GazteBoxen bertan emango dizuete. Udalekuetako plazak maiatzaren 26an esleituko dira zozketaren bidez.

Udalekuetako umeen gurasoekiko bilera: ekainaren 28an, arratzaldeko 19:00etan Mamariga Kulturgunean.

 Informazio guztia jaitsi (PDF 50KB)

 Eskaera-orria - 1. txanda - Elebiduna (DOC 50KB)

 Eskaera-orria - 2. txanda - Elebiduna (DOC 50KB)

 Eskaera-orria - 1. txanda - Euskara (DOC 49KB)

 Eskaera-orria - 2. txanda - Euskara (DOC 49KB)

Eskabidea bete ondoren bidali ezazu ondorengo helbide honetara: udalekuak@santurtzi.net