Albisteak

 

1. Lehiaketaren gaia:

Parte hartzaileek Santurtziko ingurumen-maskota diseinatu beharko dute. Kategoria arruntako irabazlearen diseinua, Santurtziko Eskola Agenda 21esko udal jardueren identifikazio-logoa izango da gutxienez 2017-2018 ikasturtean.

2. Lehiaketaren helburua:

Lehiaketa honek Santurtziko gazteen artean ingurumenarekin lotutako heziketa eta sentsibilizazio sustatzea du helburu, eta udalerrian Eskola Agenda 21 osatzen duten hezkuntza zentroetan egiten den lanaren osagarria da.

Horrez gain, herritarrei orokorrean ingurumena zaintzearen, birziklapenaren, ekonomia zirkularraren, kontsumo arduratsuaren eta jasangarritasunaren garrantziaren berri eman nahi die. Zera lortu nahi da, partaideek, egindako lanen bidez, komunikazio eta sentsibilizazio kanala eta aipatutako helburuaren erantzule aktiboak izatea.

3. Kategoriak:

Lehiaketak parte hartzeko bi kategoria ditu:

  • Kategoria arrunta: lehen hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak.
  • Kategoria berezia: lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleak.

4. Eskariak onartzea:

Lehiaketan parte hartzeko Santurtzin erroldatuta egon beharko da eta hurrengo lerrootan kategoria bakoitzerako adierazten den urtean jaioa:

  • Kategoria arrunta: kategoria honetan 2005, 2006 eta 2007an jaio diren ikasleek hartuko dute parte.
  • Kategoria berezia: 2008, 2009 eta 2010ean jaio diren ikasleek hartuko dute parte.

Udalak datu hauek ofizioz egiaztatuko ditu eta beraz, ez da errolda-agiririk aurkeztu beharko.

Suposatzen da lehiaketara aurkezten diren adin txikikoek gurasoen edo tutoreen aldez aurretiko baimena dutela.

5. Lanak aurkeztea:

Hizkuntza: Lanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira.

Lanak aurkezteko epea eta tokia: Lanak maiatzaren 22an aurkeztuko dira, astelehena, 9:00etatik 14:00etara Hirigintza eta Ingurumen arloko bulegoan, Santurtziko parkea, 10 (DYAren ondoan).

Lanak aurkezteko modua:

  • Marrazkiak edozein teknika erabiliz egin ahal izango dira (argizaria, ur-margoa, koloretako arkatzak eta abar); neurriak, berriz, DIN A4 edo DINA3).
  • Nahi izatera, marraztu edo islatu nahi denari buruzko azalpena erantsi ahal izango da. Gehienez orrialde bat.
  • Lanarekin batera, aurkezteko tokian banatuko den gutun-azal bat aurkeztu beharko da itxita, eta bertan honako datu pertsonal hauek idatzi beharko dira:
    • Izen-abizenak
    • Sexua
    • Jaiotze data
    • Helbidea
    • Umearen eskolaren izena
    • Maila
    • Telefonoa
  • Ezinbestekoa izango da ikasleek guraso edo tutoreen baimena izatea lehiaketan parte hartzeko.
  • Gutun-azalaren kanpoko aldean kategoriaren izena baino ez da idatziko.
  • Lanean ezin izango da parte hartzailearen inongo daturik agertu.

Beste alderdi batzuk:

  • Gehienez ikasle bakar batek egingo du lan bakoitza. Era berean, ikasleek lan bana baino ezin izango dute aurkeztu.
  • Lehiakidea da aurkeztu dituen lanen gaineko egile-eskubidearen jabea eta beraz, bere gain hartuko du hirugarren baten eskubiderik ez dagoelako ardura, bai eta hirugarren batek irudi-eskubide edo antzekoengatik egindako edozein erreklamazioaren gainekoa ere.
  • Santurtziko Udalak, ez beste inork, izango ditu saritutako lanak ustiatzeko eskubideak. Ustiatze-eskubide horiek lanok erreproduzitu, banatu, komunikazio publikoa egin, eraldatu eta egokitzeari dagozkie, horiek lehiaketa honekin lotutako zabaltze-jarduera publikoetan erabiltzeko asmoz egiten direnean soilik.

6. Aurkeztutako lanak baloratzeko irizpideak:

  • Batez ere originaltasuna baloratuko da.
  • Proposamenaren erabilgarritasuna baloratuko da.
  • Inpaktua, ikusteko erakargarritasuna eta diseinua baloratuko dira.
  • Lana egiteko ikasleak egindako ahalegina baloratuko da.
  • Gure udalerriarekin lotutako ideia zehatzak erabili izana baloratuko da.

7. Lehiaketaren epaimahaia:

Kideak: Hiru kidek osatuko dute epaimahaia:

  • Marta Tomé, Hirigintza eta Ingurumen arloko zuzendaria.
  • Sara López, Hirigintza eta Ingurumen arloko aparejadorea eta Tokiko Agenda 21eko arduraduna. Epaimahaiko idazkaria izango da.
  • Aurora Iglesias, Hirigintza Kudeaketako AUA.

Ordezkoak:

  • Jon Basabe, Hirigintza eta Ingurumen arloko Planeamendu eta Kudeaketa burua.
  • Iñaki Zorrozua, Hirigintza eta Ingurumen arloko delineatzailea.

8. Sariak:

Honako sari hauek banatuko dira:

8.1. Kategoria arrunta:

Lehenengo saria:

  • Opari bonua, 600 euroko balioa duen bidaia kultural bat egiteko.
  • Ingurumen kit bat.
  • Sari sorpresa bat, irabazlearen taldeko ikaskide guztientzat.

Bigarren saria:

  • Opari bonua, 300 euroko balioa duen bidaia kultural bat egiteko.
  • Ingurumen kit bat.

Hirugarren saria:

  • Opari bonua, 200 euroko balioa duen bidaia kultural bat egiteko.
  • Ingurumen kit bat.

10 sari berezi kategoria arruntean: ingurumen kit bat hurrengo hauei.

  • Saria maskota xelebreenari
  • Saria ingurumenarekin lotura handien duen maskotari
  • Saria maskota atseginenari
  • Saria maskota bitxienari
  • Saria maskota koloretsuenari
  • Saria maskota originalarenari
  • Saria maskota harrigarrienari
  • Saria maskota ausartenari
  • Saria maskota adimentsuenari
  • Saria maskota errealistenari
8.2. “Txiki” Kategoria berezia

Lehenengo saria:

  • Opari bonua, 200 euroko balioa duen bidaia kultural bat egiteko.
  • Sari sorpresa bat, irabazlearen taldeko ikaskide guztientzat.
  • Ingurumen kit bat.

10 sari berezi kategoria arruntean: ingurumen kit bat hurrengo hauei:

  • Saria maskota xelebreenari
  • Saria ingurumenarekin lotura handien duen maskotari
  • Saria maskota atseginenari
  • Saria maskota bitxienari
  • Saria maskota koloretsuenari
  • Saria maskota originalarenari
  • Saria maskota harrigarrienari
  • Saria maskota ausartenari
  • Saria maskota adimentsuenari
  • Saria maskota errealistenari
8.3. Baldintza orokorrak:
  • Lehiakide berberak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso, eta hau aurreko atalean ezarritako hurrenkerari jarraituz emango da.
  • Sariak epaimahaiaren iritziei jarraituz banatuko dira, aurkeztutako lanen kalitatearen arabera.
  • Aurrekoari ezertan eragotzi gabe, kategoriaren bateko saria jabegabe geratuko balitz, kategoria horri dagozkion sariak beste kategorietan banatuko lirateke berorien kalitatearen arabera, hori guztiori epaimahaiak emandako iritzi arrazoituari jarraituz.
  • Edonola ere, jabegabe gera daitezke epaimahaiak egoki iritzitako sariak, baldin eta lanek ez badute gutxiengo kalitaterik agertu.
  • Lehiaketan parte hartzeak oinarriok eta antolatzaileen behin betiko erabakia, apelaezina bera, onartzea dakar.
  • Aurkeztutako lanak jatorrizkoak izan ezean edo lehenago beste lehiaketa baten batean aurkeztu balira, lehiaketatik kanpo geratuko lirateke eta lehiakideari hurrengo edizio batzuetara aurkeztea debekatuko litzaioke.
  • Bidaia-bonuak trukatzearen gaineko nondik norakoak sari-banaketaren egunean bertan emango zaizkie saridunei.
  • Santurtziko Udalak oinarrietan azaltzen ez den edozein gorabehera erabakitzeko eskumena du, bai eta lehiaketa aldatu edo bertan behera uztekoa ere, baldin eta ezinbesteko arrazoi batek horretara behartuko balu.

9. Publizitatea:

Aipatutako oinarriei ahalik eta publizitate handiena emango zaie Udalaren webgunean iragarriz, egoki irizten diren beste bide batzuk baztertu gabe.

10. Erakusketa:

  • Lanak Casa Torre jauregian egongo dira ikusgai 2017ko maiatzaren 24 eta 25ean, laster aditzera emango den ordutegian.
  • Sarrera doan izango da. Esan gabe doa lanak ezin izango direla ukitu.
  • Lanak 2017ko maiatzaren 26an, ostirala, kenduko dira sari-banaketaren ostean. Santurtziko Udalak ez du bere gain hartuko aurreko puntuan adierazitako egunean kentzen ez diren lanen ardura.

11. Sari banaketa:

  • Sariak 2017ko maiatzaren 26an banatuko dira, 12:00etan Casa Torre jauregian egingo den ekitaldi batean.
  • Parte hartzaileak ekitaldira joan beharko dira. Arrazoi serio batengatik irabazleek bertaratzea ezinezkoa balute. beste pertsona bat izendatu beharko lukete saria bere izenean jaso dezan.

12. Santurtziko Udalaren eskubideak eta erantzukizunak:

  • Santurtziko Udalak Lehiaketa murriztu, atzeratu, aldatu edo bertan behera uzteko eskubidea izango du, baldin eta egoera bereziak direla-eta ezin izango balitz berau burutu. Horrela gertatuz gero, egoera berezion berri emango luke lehiaketaren parte hartzaileek izan litzaketen kalteak saiheste aldera.
  • Horrez gain, lehiaketatik kanpo utzi ahal izango du iruzur egin eta lehiaketaren funtzionamendua nahastu edo oztopatzen duen lehiakidea, bai eta arauak betetzen ez dituena ere.
  • Santurtziko Udalak ez du bere gain hartuko saria erabiltzean gerta litezkeen kalteen ardura.
  • Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakia onartzea ekarriko du. Oinarriak osorik edo parte batean onartzen ez duen lehiakidea kanpoan geratuko da, eta horren ondorioz administrazioak ez du berarekin hartutako konpromisoa betetzeko betebeharrik izango.
  • Era berean, saria baliogabetzeko eskubidea izango du, baldin eta lanak originalak ez direla edo aurreko beste lehiaketa batzuetan aurkeztu direla frogatzen bada.
  • Udalak eskubidea izango du aurkeztutako lanak egoki irizten dion moduan erabiltzeko.

13. Bateragarritasuna:

Lehiaketa honetan parte hartzea ez da lan berberak antzeko ezaugarriak dituzten beste lehiaketa batzuetan aurkezteko eragozpen izango, eta bateragarria izango da lan berberarekin lortutako beste sari edo aitorpen batzuekin.