Albisteak

 

Athletic Herriz Herri Santurtzira iritsiko da, Athletic Club Fundazioak txikienei eskaintzen dien jarduerarekin. Santurtziko parkean izango da, goizean zehar, 10:30etatik 14:30etara.

Athletic HerrizHerri txikienei zuzendutako jolas jarduerak dira (hiru eta zortzi urte bitartekoei), jolasteko gune bat, giza futbolin bat, txikigunea, aurpegiak margotzeko gunea, futbol-txapa (iturri famatuak) eta marrazki tailerra, ‘photocall’ bat eta baloi adimendunarekin punteria lantzeko jolasak, eta dena musikarekin eta ‘speaker’ batek girotuta, eta jai giroan. Helburua ondo pasatzeko jolas eremu bat sortzea da, futbola jolas gisa azpimarratuko duena, alderdi profesionala alde batera utzita. Era berean, jarduera bakoitzean kirolaren eta bereziki Athletic Cluben baloreak presente egongo dira, hala nola, adiskidetasuna, lankidetza, ahaleginaren kultura edo desberdina denarekiko errespetua.