Albisteak

 

Mendekotasunen prebentzioa eta Emakume eta berdintasuna zerbitzuek bi gida argitaratu dituzte Santurtziko jaiak osasuntsuak eta sexu erasorik gabekoak bihurtzeko asmoz.

Mendekotasunen prebentzio zerbitzuak egindako Ondo pasatzera etorri zinen… (PDF 1,52MB) liburuxkan alkohola neurriz edateko aholkuak ikus ditzakezue -adingabekoek debekatuta dutela ohartaraziz- eta droga edo alkohol gehiegi kontsumituz gero jarraitu beharreko pausuak ematen dira.

Bestalde, Emakume eta berdintasun zerbitzuak sortutako Aurre egin! (PDF 1,6MB) gidan sexu erasoak aurreikusteko baliabideak eskaintzen dira, baita erasoaren aurrean egin beharrekoa ere.