Albisteak

 

EUDEL – Euskadiko Udalen Elkarteak 5 minutuko elkarretaratze isilak deitzera gonbit egiten die udal guztiei, ostiralean, abuztuak 18, eguerdiko 12:00etan, udaletxeen aurrean, atentatu hau gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko asmoz.

EUDELek gaitzespen irmoa adierazi nahi du Bartzelonan izandako atentatuaren aurrean. EUDELek erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria, eta dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbilekoei.

Euskadiko Udaletatik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diogu Bartzelonako hiriari, une latz hauetan.