Albisteak

 

Barakaldo, Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko Udalek V.Gazte Artea Ezkerraldea edizioa aurkeztu dute. Ekimen honen xedea eskualdeko artista gazteen sortze-lanak ezagutaraztea da, beren proposamenak erakusteko aukera emanez eta kultur eremuan sustatzen lagunduz. Edizio hau aintzat hartuta, guztira 20 izan dira beren obrak Ezkerraldeko erakusketa-gune ezberdinetan erakutsi dizkiguten gazteak. Pintura, grabatua, argazkilaritza, eskultura, ilustrazioa… Aztarna horiek ekoizpen artistikoaren etorkizuna eta jarraipena bermatzen dituzte, historikoki sortzaile handien sorterria izan den toki batean: Ezkerraldean.

Informazio liburuxka (PDF 831KB)