Albisteak

 

“Memoriaren Eguna” oroipen-egunarekin, euskal erakundeon asmoa da herritar guztiei gonbit egitea bai iragana bai gizarte osoak jasan zituen ondorio lazgarriak ez ahaztera, bereziki biktima batzuek jasan zituztenak, hain zuzen beharrezkoa delako aitortzea beraien mina eta pairamena ez zirela bidezkoak izan.

Horretarako, horri begira 2017ko azaroaren 10ean, 12:00etan, udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan 5 minutuko elkarretaratzea  ospatuko da, udal ordezkariekin.