Albisteak

 

Santurtziko Udalean Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana egiten ari gara. Prozesuaren jardueretako bat mugikortasunari buruzko inkesta egitea da, zein ausaz egingo zaizuen Santurtziko zenbait herritarri, gure udalerriko biztanleok joan-etorrietan zer nolako ohiturak dituzuen ezagutze aldera. Kontua arlo honetan udalerriaren argazkia egitea da Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren esparru nagusian herritarron erabilerak egokitzeko aukera izan dezagun.

Hori dela eta, aste honetan Santurtziko 4.000 etxetako postontzian inkesta hau azalduko da, abenduaren 15era arte aktibo egongo dena.