Albisteak

 
Ostiralean, hilak 24, Parke Nagusiko plazan eguerdiko 12:00etan udalerriko ikastetxeetako ikasleek koreografia dantzatuko dute, Santurtziko elkarte feministek antolatua. Horren ostean, 12:30ean Gernika Parkean adierazpen instituzionala irakurriko eta “Beldur Barik” ikasleek genero-indarkeria salatzeko egindako bideo-lehiaketaren sariak banatuko dira.