Albisteak

 

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan ezarritakoa betez, eta Santurtziko Udaleko Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako ordenantzan (PDF 236KB) herritarrei parte hartzeko aukera emateko, aipatutako araudirako proposatu den testua argitaratzen dugu, eragindako herritarrei hitza emateko eta haiengandik edo beste pertsona edo erakunde batzuengandik ahal beste ekarpen jasotzeko.

Era berean, jakinarazi nahi dugu araudiak zuzen eragiten dituen elkarte eta taldeen iritzia zuzenean jaso dugula; izan ere, elkarte eta talde horien eskubide edota interesak eta helburuak loturik doaz aipatutako ordenantzarekin.