Albisteak

 

Lehiaketaren helburua

Lehiaketa honen bidez, BiscayTIKek Bizkaiko gazteek Administrazio Digitalaren bultzadan eta Bizkaiko udalen modernizazio teknologikoan parte har dezaten bilatzen du. Helburua da aitorpena ematea Bizkaiko administrazio lokaletan eraldaketa digitala bultzatzera bideratutako proposamen berriei.

Nori zuzendua da?

Edozein nazionalitatetako 18-29 urte bitarteko gazteak, Bizkaian bizi direnak, lan egiten dutenak edo ikasten dutenak.

Zer nolako ideiak aurkez daitezke?

Aurkeztutako ideiek honako erronka hauetako batera bideratuta egon beharko dute:

1. ERRONKA: Zer zerbitzu berri eskain dezake nire udalak teknologia berrien bitartez?
Erronka honen helburu nagusia da Bizkaiko udaletatik eskain daitezkeen zerbitzu digitaletarako proposamen berrien sorrera bultzatzea. Hau da, erronka honetan teknologia berrietan oinarritutako zerbitzu berri bat proposatu beharko duzu.

2. ERRONKA: Nola hurreratu herritarrak zerbitzu publiko digitaletara, haien erabilera sustatuz, batez ere teknologia berriak erabiltzeko ohitura gutxien duten pertsonen artean?
Helburu nagusia da herritarrak zerbitzu publiko digitaletara hurreratzeko ekintzetarako proposamen berrien sorrera bultzatzea, haien erabilera sustatuz, batez ere teknologia berriak erabiltzeko ohitura gutxien duten pertsonen artean. Hau da, erronka honetan zure udalak gaur egun erabilgarri dauden zerbitzu digitalen erabilera bultzatzeko inplementa ditzakeen ekintza eta/edo ekimen berriak proposatu beharko dituzu.
Ideiak bakarka zein taldean aurkez daitezke.

Zer irabaz dezakezu?

Erronka bakoitzean, puntuazio handiena lortzen duen proiektuak 1.000 € (mila euro) jasoko ditu.

Parte hartzea oso erraza da:

  1. Deskargatu parte hartu nahi duzun erronkari dagokion formularioa ideiak.biscaytik.eus webgunean.
  2. Formularioa bete, proposatutako ideia zehatz azaltzeko behar den informazioa emanez. Beharrezkoa izango da bideo labur bat eranstea, ideia azaltzeko.
  3. Formularioa bete eta gero, posta elektronikoz igorri ideialehiaketa@bizkaia.org helbidera, gaian “Administrazio digitala hobetzeko gazteentzako ideia-lehiaketa” adierazita. Jaso dela adierazten duen baieztapena igorriko da.

Lehiaketaren oinarriak eta informazio gehiago, hemen.

Informazio gehiago: ideialehiaketa@bizkaia.org.

Kartela (PDF 576KB)