Albisteak

 

Astelehenean, urriak 22, Kabia eta Mamarigako Kulturguneko ludoteketan 2019ko lehenengo seihilekoan (ekainaren 31ra arte) aritzeko plazen zozketaren prozesua hasiko da.

Santurtzin erroldatutakoek azaroaren 2ra arte izango dute izena emateko epea zabalik. Horretarako, eskaera orria Mamariga Kulturgunean edo Kabian aurkeztu beharko dute. Zozketa, berriz, azaroaren 19an egingo da goizeko 10:00etan Casa Torre jauregian.

Azaroaren 20tik 30era kuota ordainduko da eta abenduaren 7an aterako dira behin betiko zerrendak.

Santurtzin erroldatuta ez daudenek edo aurreko zozketan parte hartu ez dutenek abenduaren 19tik aurrera izango dute lokal bietan libre geratu diren plazak betetzeko aukera.