Albisteak

 

Aurten ere Santurtziko Udalak, Ezkerralde eta Meatzaldeko gainerako udalekin lankidetzan, abian jarri du Enpresa Ekimenen Lehiaketa “SanturtziLan” zerbitzuaren bidez. Aurtengoa 11. edizioa izango da.

Helburua zera da, batetik, enpresa-izpiritua sustatu eta babestea; eta bestetik, enpresak sortzea. Horrela bada, enpresa-ideia berriak eta udal zein eskualderako komenigarriak izan daitezkeenak saritzen dira, hau da, etorkizunean enpresa-egitasmoak izan daitezkeen ideia interesgarriak.

Ideiak bakarka edo taldeka aurkez daitezke, eta udal parte-hartzaileetako batean gutxienez %50ean erroldatuta dauden herritarrek har dezakete parte.

Ideiak 2019ko apirilaren 12ra arte aurkez daitezke udal bakoitzaren SanturtziLan zerbitzuan.

Kategoriak eta sariak

Berrikuntza gisa, edizio honetan 4 kategoria ezarri dira, 1.000 bana euroko saria izango dutenak. Honako kategoria hauek hain zuzen: Ekintzailetza Teknologiko Berritzailea saria, Ekintzailetza Soziala saria, Ekintzailetza Jasangarria saria eta Ekintzailetza Femeninoa saria. Horiez gain, 300 eurotan baloratutako tokiko 3 sari ere banatuko dira.

Informazio gehiagorako eta eskaera-orria jasotzeko jo ezazu SanturtziLan zerbitzura.

Oinarriak (PDF 491KB)

Flyer-a (PDF 481KB)

Ideia aurkezteko gidoia (PDF 102KB)

Parte-hartzeko eskabide orria (PDF 333KB)