Albisteak

 

Derrigorrezko eskolaratze aldiaren ostean, adimen-desgaitasuna, autismoaren espektroa eta arreta-defizita duten pertsonek jarraitzen dute senide zaintzaileen laguntza eta orientazioa behar izaten. Testuinguru horretan, heldu bilakatu diren arren, lan mundurako eta bizitza independenterako bidea ez da beti erraza izaten eta hezkuntza-beharrak etengabeak dira sarritan. Senide zaintzaileek portaera kudeatzeari eta babes emozionalari buruzko ezagutza behar dute. Eguneroko lana, zeinak nahikoa esfortzu eta ardura eskatzen baitu.

Hizlaria, Irati Zubiaur, jokabidearen psikologian eta neuropsikologian da aditua. Hitzaldi-solasaldi horren bidez, senide zaintzaileen lan hezitzailea lagundu eta jende askok dituen zalantzak argituko dira; izan ere, askok ez dute argi mendekoei nolako mugak ezarri behar zaizkien, muga horiek ahalik eta bizitza independenteago garatzeko ahalmena urritu gabe.

Aurrekoak esan nahi du mendekotasuna dutenek ere badituztela eskubideak, gizarte-bizitza oso eta integraturako eskubidetik hasita, giza hazkunderik handiena ematen dizkien esperientziak bizitzeko eskubideraino. Bide horretan, ez da beti erraza izaten zer den egokiena interpretatzea. Horretarako, Itziar Zubiaur psikologoak esku-hartzerako markoa ezarriko du, jokaeraren psikologiaren bidez, senide zaintzaileen artean hausnarketa sustatzeko eta eremu honetako heziketa-irizpide aurreratuenak erabiltzeko.

Kartela (PDF 280KB)