Albisteak

 

18 eta 29 urte artekoa bazara eta zure prestakuntzarekin lotutako lan-esperientzia lortu nahi baduzu, Ezkerraldea Gaztedi, 2019ko lanekoak ez diren praktiketarako deialdi berria interesgarria izan daiteke zuretzat.

Praktikak 4 hilez egingo dira, eta 2019ko irail eta azaroaren artean hasiko dira.

Lanekoak ez diren praktiketan ari diren gazteek hileko 460 euroko diru-laguntza jasoko dute. Eta horrez gain, bidaietarako poltsa bat ere jaso lezakete laneko joan-etorriak egiteko.

Parte hartzeko profila:

  • Langabe egotea eta Lanbiden izena emanda.
  • Enpresak praktiketarako eskatzen duen prestakuntza izatea.
  • Ez izatea 3 hiletik gorako lan-esperientziarik prestakuntzarekin lotutako beste lan batzuetan.
  • Santurtzin edo Ezkerraldea Gaztedi programan parte hartzen duten beste udalerriren batean erroldatuta egotea.

Enpresek eskatutako praktikak eta profilak. Sakatu hemen (PDF 415KB)

Eskaera. Sakatu hemen (PDF 395KB)