Albisteak

 

Azken fase honetan, Santurtziko auzokideok partaidetzazko aurrekontuetan aurkeztu dituzuen 82 proposamen bideragarrietatik herriarentzat egokien deritzezuen 7 egitasmoak aukeratu ditzakezue.

Santurtzin erroldatuta bazaude eta 16 urtetik gorakoa bazara, aukera duzu aurrekontuen bozketa-prozesuan parte hartzeko. Bozketa horretan aukeratzen diren proposamenak Udalaren Aurrekontuen Egitasmoan sartuko dira.

Bideak:

Udal-bulegoetan aurrez aurre bozkatuz

Udalak paperezko formulario bat jarriko du zure esku. Orria bete eta zure nortasun agiria aurkeztuta, papera bozketarako ezarriko diren hautetsontzietan sartu beharko duzu.

Webgune honen bidez

Ezin bazara udaletxera bozkatzera bertaratu, edo beste barik, nahiago baduzu online egin, Udalaren webgunearen bidez eman dezakezu botoa, “Parte-hartze izaerako aurrekontua” atalean.

Epeak:

  • Udal-bulegoetan aurrez aurre bozkatuz: Irailaren 23tik 28ra (biak barne) Casa Torre jauregiko beheko solairuan.
  • Online: Irailaren 23tik 29ra (biak barne) udalaren webgunean.

Bozketarako gidaliburua (PDF 364KB)