Albisteak

 

Asko izan ziren Gerra Zibil eta Francoren erregimenpean gehiegikeria ikaragarriak jasan eta gizateriaren aurkako krimen izenaz definitu diren hamaika ekintza pairatu zituzten herritarrak.

Erakusketa honen bidez, herritar horiei guztiei aitortza egiteaz gain, memoria indibidual eta kolektiboaren balioa berreskuratu eta enpatia bultzatu nahi dugu, santurtziarrok bermatu dezagun ez dela horrelakorik berriro gertatuko.

Oroimena Bizirik erakusketa lau gunetan banatu dugu. Nork bere kabuz ikus dezake edo bisita gidatuan.

Azaroaren 29tik abenduaren 19ra Casa Torre Jauregian.