Albisteak

 

Joan den asteartean kontrataziorako diru-laguntzen deialdia onartu zen 2019-2020 ikasturterako, zertarako-eta enpresa eta profesionalei laguntza ekonomikoa emateko Santurtziko langabeak kontratatu ditzaten.

Kontratugaiek Santurtzin erroldatuta egon beharko dute, Lanbiden izena emanda eta langabezian kontratuaren hasiera baino lehen.

Laguntzak 1.500 eta 9.000 euro artekoak izango dira, lanaldiaren, kontratuaren iraupenaren eta kontratatugaiaren arabera.

Laster Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Behin argitaratuta, deialdiaren oinarriak, eskariak eta bestelako dokumentazioa HAZen (Herritarren Arretarako Zerbitzua), Santurtzilanen eta www.santurtzi.eus eta www.santurtzilan.eus webguneetan egongo da zuen esku.

Informazio gehiagorako jo ezazu www.santurtzilan.eus webgunera edo jar zaitez gurekin harremanetan Santurtzilanean.