Albisteak

 

Udalaren enplegu-egitasmoaren deialdia eta oinarri arautzaileak kontrataziorako diru-laguntza emateko, kokatua bera enplegua sustatzeko Lanbideren 2019rako diru-laguntzen deialdietan.

Helburua: lan-kontratuak egiteko diru-laguntzak, behin-betikoak edo iraupen mugatukoak, gutxienez 3 eta 6 hil artekoak eta gutxienez % 50eko lanaldikoak.

Onuradunak: Sozietatearen egoitza Santurtzin duten enpresa eta profesionalak, edo, ez badute ere, udalerrian lantokia dutenak kontratua edozein modalitatetan egin ahal izango dutelarik (prestakuntza eta ikaskuntza kontratua izan ezik).

Kontratazioak noiz hasi:
Hasi diren kontratazioetarako edo 2019ko martxoaren 26etik 2020ko apirilaren 1era bitartean hasiko direnen kasuan. Edonola ere, gehienez 2020ko ekainaren 30era arte egindakoak lagunduko dira diruz.

Laburpena (PDF 97KB)
Oinarri arautzaileak (PDF 494KB)
Eskaera-eredua (PDF 158KB)
Eskaeraren eranskina I (PDF 101KB)
Eskaeraren eranskina II (PDF 143KB)
Eskaeraren eranskina III (PDF 107KB)
Justifikazio-eredua (PDF 97KB)
Justifikazio-ereduaren eranskina I (PDF 100KB)