Albisteak

 

Jarduera ugari izango ditu V. edizioak, besteak beste, dastaketak, kontzertuak eta umeentzako jarduerak (tailerrak, musika jarduerak eta jolasak). Haien artean “Bilongo Latin Trío” talde santurtziarraren kontzertua izango dugu.

Ekimena Kovan gazte talde ekintzaileena da; izan ere, Santurtziko Udalaren laguntzarekin batera, hiru egun horietan gurpilen gaineko gastronomia bikaina hurbilduko die santurtziarrei.

Askotariko aukeren artean pizzak, Bizkaiko sushirik goxoena, pintxoak eta hanburgesak, koloretako madalenak eta abarrekoak egongo dira. @U-Lovers 2017 ekintzaileen programa irabazi zuen Mafaldo Santurtziko food trucka ere izango dugu. Horren espezialitateak hanburgesa gourmetak dira: idi okelaz, oilategiko oilasko-izterraz (zatituta, ez txikituta), txerri iberikoz, izokinez egindakoak... eta jende guztia harritzen duena: beganoa perretxiko eta sagarraz egina.

Ekitaldia ostiralean hasiko da, 19:00etan, Santurtziko Gernika parkean eta igandeko 21:30era arte izango da.

Egitaraua (PDF 369KB)