Albisteak

 

Santurtzik 79.896 bisitari jaso zituen iaz, zifra horretan Turismo Bulegoan informazioa eskatu eta herriko establezimenduetan ostatu hartu zuten guztiak barne daudela. Zehatz-mehatz bulegoan kontsultaren bat egin zuten turisten kopuruak % 8,4 egin zuen gora aurreko urteko kopuruarekin alderatuta.

Ondorio hori Joseba Ramos Turismo Sustapeneko zinegotziak atzo aurkeztutako oroitza-txostenetik atera da, bertan jasota baitaude 2019an turismo-jarduerarekin lotutako datu guztiak.

Zinegotziak adierazi bezala: “2019an turismo-jarduera eta esperientzia ugari izan ditugu, eta horrek bisitari kopuru handiagoa erakarri du gurera. Argi dago jarduera-programa anitzaren aldeko apustuari eusteko egiten ari garen ahaleginak emaitza izan duela, zifra hauek dira horren adierazle”.

Ostatu-etxeen laguntzari esker, jakin badakigu 67.775 turistak hartu dutela gure herrian ostatu. Arestian esan bezala, 79.896 turista jaso ditugu guztira, berton ostatua hartu eta Turismo Bulegoan informazioa eskatu dutenak kontuan hartuta. Aurtengo hauek Santurtzin inoiz jasotako daturik onenak dira, eta horrek animatu egiten gaitu gure herria dinamizatzeko lan-ildo horretan jarraitzeko” gaineratu zuen Ramosek.

Oroitza-txosteneko datuetatik ondorioztatu daiteke informazioa eskatu duten turisten kopuruak gora egin duela apur bat, iazko zifratik goraxeago baitago (2018an 25.480 lagun izan ziren, 2019an, berriz, 25.592 lagun).

Izan ere, nabarmentzekoa da % 8,4 egin duela gora Turismo Bulegoan informazioa eskatu duten lagunen kopuruak, % 7,94 (9.186 lagun) egin du gora Estatu Espainiarretik etorritako taldeak eta % 8,06 (3.201 lagun) atzerritik etorritakoak.

Turista horien jatorrizko herrialdeez, honako datuak ditugu: Estatutik etorri diren gehienak Kataluniatik etorri dira ( % 21,58), horren ostean Madriletik (% 18,15), Gaztela eta Leonetik (% 10,27), Andaluziatik (% 9,67) eta Valentziako Erkidegotik (% 8,72). Atzerritik abiatu diren gehienak, berriz, Frantziatik (% 33) abiatu dira, eta horren ostean Britania Handitik (% 16), Alemaniatik (% 9), Herbehereetatik (% 4) eta Italiatik (% 4).

Horrez gain, Ramosek hoteletako okupazioari buruzko datuak ere eman zituen. Horrela bada, %2,33 egin du gora hoteletako okupazioak, % 10,64 pentsioetakoak eta % 6,41 bestelako ostatuetakoak.

Azkenik, azpimarratu nahi da asebetetze-inkesta bete egin dutenek 10etik 9,29 puntu eman dizkiotela gure herriari.